Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

estolda 1 iz hirietako ur zikinak eramaten dituen lurpeko erretena edo kanala.

Ur okadak estolda orotatik.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 179. orr.

Haiengatik daude estoldak krokodiloz beterik.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 118. orr.

Bafada trinko geldietan zabaltzen zen kirats hura, zirimola uzkurtuetan, estoldek jariatzen duten hatsa iduri.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 529. orr.

Beste hirurak, itxura denez, estolda batean ezkutatu dituk, eta horretara irten dituk bizirik. ez dago estoldarik eta ur zikina zuzenean ibaira isurtzen da.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 26. orr.

Harraskan goizeko ontziak garbituko ditut, erabilerak suntsitutako esponjarekin, eta kolakaoaren marroiak kutsatuko du, estoldaren isuriak ibaia bezala.  Lander Garro   «Orain galdera berriak ditut», 2004 - 53. orr.

Estolden ondoan, zaborrontziei sekulako kiratsa zerien.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 220. orr.

-Bonba ez ziotean sotoan sartu, etxe azpiko estoldan baizik.  Alberto Ladron Arana   «Xake mate», 2002 - 123. orr.

Kartzelaren egitura ez ezik, sotoak (ez osorik) eta estolden sarea ere barne hartzen zituen.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 84. orr.

Lehorte luze baten osteko euri-zaparrada bortitzak estoldetan sorturiko buxadura topatu zuten metroko ahoan.  Lutxo Egia   «Paperezko hegazkinak», 2004 - 125. orr.

Koordinazio lanak ere ez ziren ongi joan: estoldetatik beheranzko eskaileretan arazo larriak izan ziren, erorketak, istripuak, garrasiak, urratuak, arratoien hozkadak ere ez ziren gutxi izan.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 27. orr.

Estoldako ubide erdi lurperatu bat.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 75. orr.

Sekulako kiratsa ekarri zuen aireak, une hartantxe Salemgo estoldetako estalki guztiak jaso izan balituzte bezala.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 27. orr.

Kafea estoldako uraren parekoa da hemen.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 20. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Estoldarik zikinenean lan egiteko aukerakoak ziruditen gomazko eskuzorro handi batzuk baitzituen jantzita.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 439. orr.

Bere oinazearen zikina isurtzen digu orduan gainera, besterik ez baitira ibaia kutsatuak, mendi zabortuak, hiriaren estolda ustel-kirastuak.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 139. orr.

Hautsitako estolden kiratsa.  Berria - Mundua   2004-10-08

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Estolda-sistema ere txunditzekoa da.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 199. orr.

Pedrok korrika segitu zuen, estolda sareko errekastoan sartuta, erori eta jaiki, tarte zabaleko burdin hesi batez itxita zegoen aho batera iritsi zen arte.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 74. orr.

37 dinamita txotx aurkitu zituzten Aix-en-Provenceko auzitegitik hurbil, estolda sarrera batean ezkutatuak.  Berria - Mundua   2006-01-28

Estolda zuloa garbitzen ari ziren langileek aurkitu egin zuten haren beso bat.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 137. orr.

Inork ez zuen ikusi estolda-zuloan behera desagertzen.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 27. orr.

Baziren era berean arratoi batzuk, estolda-ahoen ondoan jateko zerbaiten bila, sagu hori txiki batzuk, eta katu bat, zelatan.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 58. orr.

Arratoi handi batzuk ikusi nituen gaizki itxitako estolda-estalki batetik ateratzen.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 73. orr.

Zakar, estolda eta ustel usaina zerion lekuari.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 171. orr.

3 irud/hed

Gauza bera gertatzen duk askapen nazionala edo iraultza bezalako kontuekin: horietan ere, estoldak nagusi.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 56. orr.

Eta nola herriak bata bestearen ondoren estolda berera husten diren, hala kamioi militar horiek ere, bakeak hurrupaturik, bata bestearen ondoren konbertitzen dira bakera.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 108. orr.

Estoldak, egun, izugarri luzatu eta korapilatu dituk, justizia-jauregiak eta ministerioak ordezkatzeraino.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 56. orr.

Itxi ezan hire estolda eta ez gaitzan zikindu hire zikinkeriarekin!  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 136. orr.

Baina, diru asko irabaziagatik, estolda kirastu horretan xahutzen duzu.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 131. orr.

Nahaste-borrastea, gainera, neurri handi batean, nahita eragindakoa dela dirudi, Estatuaren estoldetan ez dutelako argia maite.  Berria - Euskal Herria   2004-07-18

Badator eta badoa; tanta batzuk, berriz, betiko geratzen dira oroimenaren estoldetan galduak.  Berria - Kultura   2004-09-22

Azidoa bota du estoldetara Gasteizko enpresa batek.  Berria - Euskal Herria   2004-01-31

Istiluren bat zegoen bakoitzean batez ere, euskaldun guztiak moralaren eta etikaren estoldetara kondenatzen gintuztela.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 109. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

estolda batean (3); estolda estalki (4); estolda eta (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus