Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

estola 1 iz apaizek eta kidekoek elizkizunetan lepotik behera janzten duten ehunezko zerrenda.

Jin zen beraz erretorea supeliza zuria eta estola brioleta soinean.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 152. orr.

-Nahi bai, nik -erantzuten zien apaizak- estolaren ordez muleta hartu, eta ongi hiltzen laguntzen aritu ordez zezenak hiltzen hastea.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 79. orr.

Gandiagaren estola lepoaren inguruan airoski bildurik.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 16. orr.

Minak garrasi sarkorra eginarazi zion, eta ezertarako ez zela egon zen uneak profitatu nituen bere arropak kendu eta eskuak estolarekin fermuki estekatzeko.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 25. orr.

2 larruzko zerrenda zabala, emakumezkoek besagainetan jartzen dutena.

Hiribildua hartu zutenean eta gizonezko guztiak hil ondoren, bertako matronak esklabotzan eraman zituzten, beren estola eta beren matrona-bereizgarriak kentzen utzi gabe eta soinean eramatera behartuz.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 430. orr.

Bakarren batek kolomen ordez obran estolaz jantzitako emakumeen marmolezko estatuak jarriko balitu, kariatideak deitzen diren horietakoak, eta gainean modiloiak eta erlaitzak ezarriko balitu, jakina, esplikazioak eman beharko dizkio galdetzen duenari.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 410. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus