Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Estoizismoa da etika antzinatarreko eskola sonatuena, San Pauloz gero kristautasunean bertan nagusitu baita nolabait, eta kristautasunarekin mendebalean, Ilustrazioan batik bat. Joxe Azurmendi «Euskal Herria krisian», 1999 - 103. orr.
Une horietan bere lasaitasuna eta estoizismoa hondoratzear egoten ziren. Joxemari Iturralde «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 244. orr.
Horrez gain, londrestarren «estoizismoa eta erresistentzia» azpimarratu zituen. Berria - Harian 2005-07-08
Erromara joan eta gutxira estoizismoaren filosofiarekiko interesa agertu zuen Senecak, eta ikasketak bukatu ondoren, politikari ekin zion; Neron enperadore gaztearen tutore izendatu zuten. Berria - Kultura 2004-04-03
Estoizismoz pairatu zituen sendaketak, mingarriak baitziren oso. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 105. orr.
Lehen astinduarekin, maisuak kordea galdu zuen; bestea, Apaizaren ondoko izandakoa, isildu egin zen, eta estoizismo gaizto batez hasi zen zartakoak hartzen. Koro Navarro «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 98. orr.
Morales anaietako zaharrena konturatzen zen urteak joan ahala gizon lasai eta patxadatsua ari zela bilakatzen, bizitzak ematen zizkion ustekabe guztiak estoizismoz eta sarritan etsipen osoz hartzen zituela. Joxemari Iturralde «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 244. orr.