Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Estoikoek aberastasunak, giza ohoreak, oinazea, nahigabeak, plazerrak, alferreko gauzatzat zeuzkatelarik, gizakien zorionaren alde baizik ez zuten jarduten. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 130. orr.
Monoteista platoniko, estoiko, kristau eta marxistei susmagarri zaien bezala jendea munduaren anitzaz gozatzen ikustea, sortzaileari ere susmagarri zaio irakurlea liburu eta autore anitzez gozatzen sumatzea. Markos Zapiain «Errua eta maitasuna», 2002 - 12. orr.
Hau bezalako uneetan estoikoak irribarre egingo zuen, baldin eta espezie klasiko hori ez bada erabat iraungi ziniko modernoaren joan-etorriei toki zabala uzteko. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 101. orr.
Senekaren garaian, lau filosofia eskola ziren nagusi Erroman: platonikoena, aristotelikoena eta estoikoena, batetik, elkartze prozesu batean abiatuak, eta bestetik epikurozaleen lorategia, lizun eta zerriak zirelakoan beste hirurek baztertua, nahiz arrazoizkoenak izan ia beti. Markos Zapiain «Errua eta maitasuna», 2002 - 135. orr.
Gaur egungo logika ezagutzeko, beharrezkoa da Aristotelesen eta estoikoen ideia logikoak aztertzea. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 137. orr.
Azken pentsalari greko eta latindarren mundu ustelduan eta gainbeherakoan zabaldu zen, eta bere une gorena ziniko eta estoikoen filosofietan topatzen dugu. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 299. orr.
Kontzepzio hau puntu batean bat dator estoikoenarekin: bere materialismoan, errealitate oro materiaren forma bat besterik ez baita. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 10. orr.
Ez da izan sektarik estoikoena baino printzipio gizakiarentzat duinagoak eta pertsona onak hezitzeko egokiagoak izan dituenik. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 129. orr.
Erraten da horrengatik ez dela zuzena estoikoek ziotena, alegia, arimako pasio guztiak gaitzak direla, zeren eta arrazoiaren araberakoak zinez onak baitira eta haren aurkakoak, berriz, gaitzak, 7. artikuluan adibideei eta lekukotasunei esker argi frogatzen baita bereizi behar direla bozkario ona eta gaitza, tristura ona eta gaitza. Piarres Xarriton «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 86. orr.
Gaurko fisikaren terminoetan, Lukrezioren denbora denbora itzulgaitza dela eta haren naturak, beraz, historia bat daukala esan beharko litzateke, estoikoena itzulgarria eta historia gabea den bitartean. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 11. orr.
Zenon, Krisipo, Marko Aurelio enperadorea, eta gainerako estoiko gogorrak. Txillardegi «Labartzari agur», 2005 - 220. orr.
Erremediorik ez duten gaitzak egonarriz eraman behar direla esan nahi zuen, noski, filosofo estoikoak. Joxerra Garzia «Itsasoan euri», 2003 - 75. orr.
Egia ezin eduki daitekeela Zenon estoikoaren definizio batetik ondorioztatzen zuten. Imanol Unzurrunzaga «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 43. orr.
Erromatarrek ideia aristoteliko eta estoikoak jaso zituzten maila teorizatzailean, baina praktikan lege naturala malguagoa zen, etnikoki inperioa konplexua zelako. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 300. orr.
Bi mujikek axolagabekeria estoikoz begiratzen zioten emakume mozkorraren amorruari. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 478. orr.
Andre zahar hark axolagabetasun estoikoz erantzuten zien eguneroko bizimoduen nahigabe materialei. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 281. orr.
Goizean frogatua bainuen ene kotxeroaren zurruntasun estoikoa. Koldo Izagirre «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 60. orr.