Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

estimulatzaile 1 izond estimulatzen duena.

Duela mende erdi bat jakin zen argi zurizko puntu bat erregistratzen duela begiak ikusmen-kortexaren gaina elektrikoki estimulatzen denean; elektrodo estimulatzailearen kokapenarekin loturik dago puntuaren ustezko posizioa.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 253. orr.

Musika egiteko bide «estimulatzailea» da haien irudiko, guztiz berriak zaizkien obrak interpretatu behar dituztelako.  Berria - Kultura   2004-05-21

Apetitu estimulatzailea: TCHak hartzaile gehienengan jateko gogoa areagotzen du.  Berria - Harian   2005-04-17

2 iz zerbait estimulatzen duen gaia.

Estimulatzaileek ez dute konpontzen arazoa.  Berria - Gaiak   2006-04-20

Milioiak dira AEBetan eta Europan estimulatzaileekin trataturiko umeak, eta preskripzioa kontrolez kanpo dagoela diote adituek.  Berria - Gaiak   2006-04-20

Horregatik ematen dizkiete sendagileek estimulatzaileak, haien bitartez aktiba dezaten garunazala, horrenbeste mugitu beharrik gabe.  Berria - Gaiak   2006-04-20

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus