Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Aurrerapauso handi bat gertatu zen hogeigarren mendearen hasieran, gizaki bizi baten garuna estimulatu ahal izan zelarik. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 220. orr.
Obrak, beraz, esan ez ezik, irakurlearen gogoetamena estimulatu behar du. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 14. orr.
Menderatzen ez duzun hizkuntza batean irakurtzeak badu abantaila bat idazle batentzat: irudimena estimulatzen du. Harkaitz Cano «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 19. orr.
Emakumeek badakite ez dutela zertan eredu maskulinoari jarraitu, ondo asko baitakite plazerik handiena ez dutela bagina estimulatuz lortzen, baizik eta klitoria laztanduz. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 32. orr.
Neurona estimulatu duen hasierako seinalea handia bazen, maiztasun handian igaroko dira bulkadak axoian zehar. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 224. orr.
Emakumeak egingo du gero tratamendua, obulazioa estimulatzeko. Berria - Harian 2005-07-16
Garuneko zelula multzo bat elektrikoki estimulatuz gogoratzen diren oroitzapenak ez galtzea. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 239. orr.
Argi gorriak bortizki estimulatzen ditu gorrirako sentiberak diren zuntzak. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 39. orr.
Elektrorretinogramak, argiz estimulatutakoan zer jarduera elektriko dagoen jasotzeko diseinatuak, erabat lauak ziren. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 155. orr.
Halako oroitzapenak operazio-gelan ere sorraraz daitezke, baldin eta operatzean elektrodo bidez estimulatzen bada lobulu tenporaletako alde ukitua. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 174. orr.
Klitoria tinko eta modu iraunkorrean estimulatu behar da, goitik behera eta biribilak eginez. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 190. orr.
Kaltzio ioien mugimendua estimulatzen duen eta, horren ondorioz, muskulu-zuntzaren uzkurtzea eragiten duen substantzia kimiko bat da azetilkolina. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 59. orr.
Ikusi zuten gayen arteko harremanetan ere berdin gertatzen dela, hau da, denbora asko igarotzen dutela elkarri titiburuak estimulatzen. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 80. orr.
Gizakiak, bere izaitea autonomo eta arduradun garatzeko, bere funtsezko beharrak bete behar ditu: hauek dira estimulatua izaitea, ezagutua eta denboran egituratua. Herria 2003-01-28
· Sarrera: lanaren hasierako zatia da eta irakurlea estimulatu behar du irakurtzen jarrai dezan. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 357. orr.
Mendebaldeko Kristandadearen mugetan bere historiako lehen atalean, bi barbaro-talde hain estimulatuak izan ziren, ezen beren zibilizazio lehiakideak garatzen hasi baitziren, baina ernamuinetan zeudela moztu zituzten. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 425. orr.
estimulatu behar (6); estimulatuz gero (3); estimulatzen du (5); estimulatzen duen (3); klitoria estimulatuta (5); klitoria estimulatzen (5)