Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

estimazio (orobat estimazino g.er.) 1 iz aintzakotzat hartzea; estimua.

Jainkoa goresten zuten, eta herri osoaren estimazioa zuten.  Elizen arteko biblia   Eg 2,47

Gure estimazioa izango luke, hasteko, eta baita, seguru asko, ondoko belaunaldiena ere.  Berria - Harian   2005-03-19

Egun Europan nobela historikoa lantzen duten idazleen artean, gutxi izango dira Vincenzo Consolok (Militello, Sizilia, 1933) duen ospea, onespena eta estimazioa dutenak.  Berria - Kultura   2004-01-27

Mirespena eta estimazioa zietek, baina ez dituk haietaz fidatzen.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 91. orr.

Imajinatu nuen, hala ere, Solowejczykek estimazioa zidala, maite ere ninduela.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 157. orr.

Hala eta guzti ez zait inoiz damutu, hain aberatsak izan baitira zazpi urte horiek era guztietako ikasbideetan, hain handia presozainei nien estimazioa, eta hain oso-osokoa kartzelako zuzendariari nion begirunea.  Eskarne Mujika   «Berdin dio» - Agota Kristof, 2005 - 20. orr.

Adiskidetasunak asko balio dik, egiozue estimazioa.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 117. orr.

Zatitxo bat hartu zuen, estimazioa egiteko, eta gainerakoa etxekoekin jateko agindu zion.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 224. orr.

Hankapalok jende artean zeukan estimazioa eta bere tabernaren arrakasta ikusita, edonork pentsatuko luke herrikoxeme betidanikoa zela bera.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 85. orr.

Horrek hunkitu egin ninduen, eta jende harekiko estimazioa piztu zidan.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 181. orr.

Estimazioa zor diot nik txantxangorriari.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 37. orr.

Estimaziora iristeko ezagutzatik pasatu behar dela esan berri dut.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 29. orr.

Euskaldunek, egiazki, ez diete emakumeei behar bezalako estimaziorik gordetzen; ozta iruditzen zaizkie eginkizun apalenetarako gauza.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 27. orr.

Giro haretan, trikitilarien estimazinorik ezin falta, leihaketak eta antzekoak nahinon zirala.  Xabier Amuriza   «Rufino Arrola, Vulkanoren atzamarrak», 2002 - 13. orr.

Ofizioaren aje tristea, idazlanak estimaziorik ez jasotzea.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 351. orr.

Penaturik segitzen zuen bere koinatu Guglielmo Ferreroren lanek ez zutelako erdietsi Italian, faxismoa bukatuta, zor zitzaien estimazioa.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 220. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Gurean, gorostiak, gorosti-makilak batez ere, bere kozkor eta guzti, estimazio handia izan du.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 180. orr.

Bertsolari artistok estimazio handia zioten kukuari: Enbeita Urretxindorrak ere seinalatzen baitzuen Areatza aldean, itsasotik gertu: [...].  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 100. orr.

Konbertitzen ez zirenentzako onbideratzeko tresna gisa sekula ez zen bereziki eraginkorra izan, eta gaur egun estimazio txikia du.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 111. orr.

Ulertzekoa da, nik uste, gelakoek Anderri genion estimazio eskasa.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 60. orr.

Hango erakusmahaian, ibilbideak erakusten dituzten gida eta liburuez gain, kale-mapek, postalek eta posterrek oso estimazio ona izan dute Azokaren bisitarien artean.  Berria - Kultura   2004-12-08

Gai honen inguruan hainbeste aipatzen den Cervantesek berak "estimazio berezia" omen zion euskal jendeari.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 78. orr.

Gaztelako ordoki garai eta errean, aparteko estimazioa du ilgoratik ilbehera bitarteko ilargiaren argiak, zenbait labore eta ehizako koxka batzuk ere gauzatzeko.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 263. orr.

Orkolaga maisuak eta bere eguraldiarekiko "sistema" aipudunak egundoko estimazioa lortu zuen Kantabria parteko arrantzaleengan lehenbizi, baina ez txikiagoa barrualdeko baserritar koitaduengan.  Pello Zabala   «Zeruan zer berri», 2006 - 41. orr.

Ikusten da zenbateko estimazioa izan duen santa argitsu honek.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 480. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Ohiko estimazio neurri onartuak artifizial, arbitrario eta engainagarriak baitira.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 73. orr.

Ez zion Martaren itxurazko estimazio ezari kasu gehiegirik egiten.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 23. orr.

4 kopuruei eta kidekoei buruz, gutxi gorabeherako kalkulua.

Errumanian dira azken egunotako uholdeen ondorioak garestien izango, baina oraingoz goiz da estimazioak egiteko.  Berria - Mundua   2006-04-19

Gure estimazioa da 15.000 alerekin Donostiako euskaldunen %70engana iritsiko ginatekeela.  Berria - Harian   2005-02-17

Erosahalmenaren parekotasunen truke-tasetan neurturik, garapen-bideko herrialdeek BPGean zuten ehunekoa %40 zen 1999an, NDFaren estimazioen arabera.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 129. orr.

Egin diren estimazioen arabera, Mexikon bakarrik, hogeita bost bat milioi biztanle ziren Cortés iritsi aurretik.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 27. orr.

Ez dago datu orokor fidagarririk hildakoei dagokienez, baina zenbait estimazioren arabera 10.000tik 30.000 bitartean izan dira hildakoak.  Berria - Mundua   2004-09-10

Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan eginiko estimazio batzuen arabera, bertan bizi diren etorkinen %68 A ereduan matrikulatzen dira, %17,9 B ereduan, eta %13,5 D ereduan.  Berria - Euskal Herria   2004-05-07

Garapena beren baliabide naturalen estimazio hobean oinarrituta bultzatzeko itxaropena zuten nazioak [...] guztiz baztertuak geratu dira nazioarteko harreman ekonomikoetan, eta bazterketa horren ondorioak, barne-politikan nahiz gizartean, oso kaltegarriak izan daitezke.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 123. orr.

Ordea, nekeza da esatea, ekonomian zuzeneko eta zeharkako efektuen eragina zaila baita aurreikusten, eta sarritan datuak estimazio linealetan oinarritzen baitira.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 133. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

estimazio berezia (3); estimazio handia (9); estimazio handirik (3); estimazio hori (3); estimazioak egiteko (3); estimazioen arabera (9); eta estimazioa (3); zenbateko estimazioa izan (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus