Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Herri zibilizatu guztiek abantailaz negozia dezakete haiekin: baliorik gabeko gauzak estimaraz diezazkiekete, eta horien truke prezio handiko gauzak. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 28. orr.
Madrildar bat zen, izenez Pilar oker ez banago, hippy, pasota eta outsider samarra, baina benetakoa, eta "Frantzia" ezagutu behar genuela-eta Baionara eraman gintuena, Iparraldea zapaltzen nuen lehen aldia; nire Moustaki kuttunaren gainetik George Brassens jatorragoa estimarazi zidana. Xabier Mendiguren Elizegi «Nerabearen biluzia», 1999 - 96. orr.
Bere burua azkarki estimarazi zuen bere lan baliosari esker eta ere beti errespetu handia erakusten baitzioten jainkoa baitan sinisten ez zuten gizon eta emazte heieri. Herria 2004-12-23
Gure joko eta ohidurak, kantu, dantza eta gaineratikoak, eta oroz gainetik ontasun guziz paregabea, ez duguna ez aski estimatzen guhaurek ez eta besteri aski estimarazten, euskara, gure arbasoen ganikako mintzaira! Herria 2002-09-26