Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Merkatari erromatarra, bere aurreko merkatari grekoa edo feniziarra bezalaxe, gai zen guztiz Mediterraneoko hirien artean zeuden prezioen aldeaz baliatzeko, eta era horretan kapital estimagarri bat osa zezakeen. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 23. orr.
Pieza estimagarri hau handia da bere apaltasunean. Berria - Kultura 2006-02-17
Azken asteotan hainbat jaialditako partida nagusiak jokatu ditu, eta sanantolinetan «espero ez» zuen aukera estimagarria jaso du. Berria - Kirola 2004-09-02
Huna etorria, uda betea, turismoak uzten duen uzta estimagarriarekin. Herria 2002-08-08
Aitak ekartzen zuen hilabete sariari esker -sos idor freskoa, beti estimagarri baita!- gure baserrian obra handiak egin zituzten, etxeari, bai kanpoz eta bereziki barnez, modernotasunaren itxura emanez. Daniel Landart «Anaiaren azken hitza», 1999 - 30. orr.
Dena den, orrialde bat osoa Irisarri Ospitalearentzat, hori bera estimagarri ditake. Herria 2002-10-24
Batzuetan modu kritikoan ikusten da irakasleen lana, baina euren lana oso zaila eta estimagarria da. Berria - Harian 2005-10-02
Jakin-min [...]: emakumearen adimenaren dohain ez oso estimagarria. Xabier Olarra «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 166. orr.
Aldi berean ordea, adierazle guztiz estimagarriak eskaintzen dituzte inbertsio hauen joera handiei eta joera horien osaerari buruzkoak. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 72. orr.
estimagarri baita (3); estimagarria da (4); estimagarria den (4); eta estimagarria (4); gauza estimagarria (3); laguntza estimagarria (3)