Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Estilografika ireki eta botilatxotik kargatzeari ekin zion. Joxemari Urteaga «Ordaina zor nizun», 2001 - 220. orr.
Koaderno beltza atera eta bi zutabetan idatzitako izenak kontsultatu ditu estilografika erabiliz lerro batetik bestera jaisteko. Pello Lizarralde «Larrepetit», 2002 - 94. orr.
Estilografika bat azaldu zen orduan hezurren artean. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 31. orr.
Estilografika eskuan zuela, itxitako bidea zabaldu nahian ibili zen, pentsakor, ezkerreko eskuaz bibote luze eta fin haren ezker muturra okertu eta gora bueltatuz. Joxemari Urteaga «Ordaina zor nizun», 2001 - 196. orr.
Estilografikaren tapoia kiribiltzen ari zela txoriak ikaratu zituen bozina-hotsa entzun zuen kanpoaldean. Joxemari Urteaga «Ordaina zor nizun», 2001 - 197. orr.
Estilografikaz idatzirik lerro bat: "Egin ezazu nitaz amestxo bat". Gotzon Garate «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 87. orr.
Paper orri batez eta estilografika batez armaturik egongo da, elixir horretatik tanta bat ere galtzen ez uzteko. Josu Zabaleta «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 139. orr.
Nire ustea osorik egiaztatu zen hurrengo egunean, aitak, labea husterakoan, estilografikoa finkatzeko klipa errautsetan aurkitu zuenean. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 157. orr.
Gauza batek pozten nau, hala ere: nire estilografikoa erraustu egin da, garaia denean niretzat nahiko nukeen bezala. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 158. orr.