Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

estilizazio iz estilizatzea, irudikapena oinarrizko ezaugarrietara mugatzea.

Adaren estilizazioa, janzki errauskoloreak indartuagoa.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 63. orr.

Estilizazioa hondatzen al dut goiko argibide horiek emanda?  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 63. orr.

Kontuan hartu behar da, gainera, eleberri laburra, genero gisa, ipuin luzearen mugakide dela, eta, oro har, berezkoago duela estilizazio hori, noski, tarteko genero horrek eleberri luze tipikoak baino.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 16. orr.

Estilizazioak horixe du bere alde: irakurleoi ematen digun zernahitarako askatasuna.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 208. orr.

Sekula karikaturaren gehiegikerian erori gabe halako estilizazio markatu bat nabari da, laburrean kontzentraturiko gertakari ez-arrunten pilaketak eragina, besteak beste.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 16. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus