Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

estilizatu, estiliza(tu), estilizatzen 1 du ad lirainagoa bihurtu; irudikapen grafikoa oinarrizko ezaugarrietara mugatu.

Apur bat argaldu da, eta musua estilizatu egin zaio.  Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak», 2005 - 78. orr.

Jantzia deseroso samar zetorkion sorbaldan, eta estutxo sentitzen zuen gerrian, baina, gainerakoan, gorputza estilizatzen zioten soinekoaren marra urdin-zuri bertikalek, Nora zena baino neska garaiago baten itxura eraginik.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 174. orr.

Rosen-berg-ek arraza (alemana) esatea beste gabe (abereez mintzo bagina bezala!) ez omen zuela aski fina kausitzen, eta "arrazaren arima" lelora estilizatu zuela bere diskurtsoa.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 211. orr.

Haren moduek estilizatzen eta adimenak ulertzeko biderik ez duen artelan bilakatzen dutelako.  Joxan Elosegi   «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 84. orr.

2 (era burutua izenondo gisa)

O, dantza estilizatua eta literatura eta erradikalismoa eta psikoanalisia eta hori dena.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 463. orr.

Egungo erlijio ororen sinbologia estilizatuak, behialako bizimin erotikotik hartuak ditu bere irudiak.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 86. orr.

Makurtuz, ukitu egin zuen -Jaguar V-12 estilizatu aerodinamiko bat zen- eta zein zapala zen egiaztatu.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 127. orr.

Mantel pergamu-kolorean frantses antzinakoak behar duten hitz eta espresio batzuk daude, letra berde estilizatuz idatziak elkarren segidan.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 55. orr.

Odola darie letra berde estilizatuei, arin egiten du bide odolak hulearen gainean.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 56. orr.

Estilizatuegia zen Schubertena izateko.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 107. orr.

Garcilaso de la Vegarenak oroitzen ditut gogokoenen artean, eta batez ere Bécquer-enak, batzuk zein besteak maitasun-adierazpen sutsu bezain estilizatuak, hunkigarri bezain elaboratuak.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 71. orr.

Ikusmenari esker jabetu zen zintzilik ageri zen haragi zati burumakurra ez zela bere betiko bihotzeko maitea, berea ez zelako erdaindua eta ez zelako horren beltza eta horren lodia eta horren luzea, estilizatuagoa baizik, harmoniatsuagoa.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 67. orr.

Beste muturrean, polo haptikoa (ukimenezkoa) dago, hurbileko ikuspenari dagokiona, zeinetan lehentasuna gauzen presentziari, azalera-kualitateari eta horrelakoei ematen baitzaie, batzuetan modu estilizatuagoan bada ere.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 105. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus