Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

estilistiko izond estilistakari dagokiona.

Euskal literaturaren balioa ez da, berez, nolako aurrerapen teknikoa, estilistikoa edo tematikoa eskaintzen duen.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 222. orr.

New York hirian kokaturiko kontakizun luze honetan berrikuntza estilistikoak egiteko aukera izan zuen John Dos Passosek, USA trilogian erruz baliatuko zituen berrikuntzak.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 9. orr.

Disko hura nahiko iraultza estilistiko bortitza izan zen zuretzat.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 104. orr.

Mariasunen helburu estilistikoa, ahalik eta emozio gehien ahalik eta elementu estilistiko gutxienekin adieraztea da.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 68. orr.

Bordwellen azterketak dira gehien konbentzitzen dutenak, dakarten informazioaren xehetasun eta zehaztasun apartekoagatik, proposatzen dituen sistema estilistikoek zenbaitetan mekaniko samarrak badirudite ere.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 285. orr.

Badu, bai, akrobazia puntu bat, malgutasun estilistiko eta formal bat, goi-mailako soinketarien ezpaleko egiten nauena.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 96. orr.

Fikzio horretan, teknika zorrotz eta zuzen baten bitartez, apaingarri estilistiko ohikorik batere gabe, gizarteak itxuraz ahaztuak dituen galtzaile sail bat ezagutzen du -"ikusten", eta batez ere, "entzuten" du- irakurleak: langabetuak, alkoholikoak, dibortziatuak, telebistari begira dauden gizaki bakartiak.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 9. orr.

Jauzia figura estilistiko bat da, eta film batean duen erabilera film horretarako indarrean zeuden arau formalen arabera behar da aztertu.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 223. orr.

Zati laburra da hautatu dena, baina hala ere, balio estilistikorik gabeko errepikapenez josia dago.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 126. orr.

Neo-formalismo horrek testu artistikoak beren testuinguru formal eta estilistiko zehatzaren definizio xehe baten bidez interpretatzeko metodologia bat esan nahi du, grosso modo.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 108. orr.

Inork ez dezala pentsa, ordea, balio estetiko edo estilistikoen galbahea erabili dugunik: idazle nagusien maisulan onetsiak eta ezezagunen zirriborro ia galduak maila berean jarri ditugu, Argazki-irudiak ez du zertan nahitaez gardena izan beharrik, sakontasun hori berariazko aukera estilistiko historiko batek eragiten du.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 17. orr.

Disko hura nahiko iraultza estilistiko bortitza izan zen zuretzat.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 104. orr.

Izan ere, lan akademikoen aspektu estilistikoak zaintzea berebizikoa da lan bat atontzeko orduan.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 364. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

estilistiko bat (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus