Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Saia gaitezen estilista bikainak izaten, ezen ez hitz bitxien biltzaile. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 20. orr.
Sormenari zor dion espresibitatea, erregistro ezberdinen kolorea, estilistika oso bat da idazleak erakutsi, eman nahi duena. Iñigo Aranbarri «Hitzak eta giltzak», 2001 - 98. orr.
Idazle eta irakurle haietako askoren iritziz, Carver izan da bere garaiko estatubatuar estilistarik hoberena eta eraginkorrena. Koro Navarro «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 10. orr.
Egia esan, aski da Kixoteko parrafo bat edo beste ikuskatzea Cervantes estilista ez zela sumatzeko (gutxienez hitzaren oraingo adiera akustiko-apaingarrian). Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 28. orr.
Donostian egunotan egiten ari den ile orrazkeren erakustaldi batean parte hartzen ari diren bi estilista italiar atxilotu zituen atzo Donostiako Udaltzaingoak, desfilean parte hartzen ari ziren hiru modelori sexu gehiegikeriak egiteagatik. Berria - Euskal Herria 2004-06-17
Edo 'distira oro ez da urre pilpira', apur bat estilistetara jokatuz. Pako Aristi «Gauza txikien liburua», 2004 - 48. orr.
Estilista ikasketak egiten ari da, eta gastuak ordaintzeko behar du dirua, hilean 82,5 euro kostatzen baitzaizkio. Berria - Mundua 2004-04-22
Bizkitartean, eta Andimaren gutun haiek atondu zituen Patri Urkizuk definitu bezala, goza dezagun estilista eta aintzindari handi honen ekarpen anitza, horretarako gure gabeziak agerian gera dakizkigukeen arren. Berria - Harian 2006-01-26
Estilo bizi eta jostagarriko «estilista handia». Berria - Kultura 2004-09-07