Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Lombroso italiarraren teorien arabera, bazen kriminal tipo zehatz bat, jaiotzetik estigmatizatua, fisikoki ezaugarri jakinak zituena eta herentzia genetikoa zela eta kriminal bihurtuko zena. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 139. orr.
Ijito batek delitu bat egiten duenean jendeak ijito izateari eman ohi dio garrantzia, eta kolektibo osoa estigmatizatzen du. Berria - Euskal Herria 2004-07-31
Batetik, estigmatizatzen du: langabezian bada, bere falta da. Berria - Harian 2006-01-08
Eslogan politiko bilakatu gaituzte, estigmatizatu egin nahi izan gaituzte. Berria - Kultura 2004-06-04
Berdin zaie euren iritzia ezjakintasunetik abiatzen bada ere, euren helburua oso garbi baitaukate: "euskal" adjektiboa duen oro estigmatizatu, susmopean jarriz. Txema Ramirez de la Piscina «Ikus gaitzazuen», 2004 - 24. orr.
Goian aipaturiko pasartean estigmatizaturiko erromatar izen desegokiek bazuten azalpen bat, Erromako errepublikaren historia militarrean aurkitu beharrekoa. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 73. orr.
"Arraza kaskarragoen" hazitzat estigmatizatuz. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 264. orr.
Ezagunak dira San Frantzisko estigmatizatuaren hainbat pintura, 1250 baino lehenagokoak. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 428. orr.