Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

estigma 1 iz gorputzeko zauria edo seinalea.

Heriotza baino lehentxeago, gurutziltzatua agertu zen gure anaia eta aita, bost zauriak, Kristoren benetako estigmak alegia, bere gorputzean inprimaturik zeramatzala.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 175. orr.

Egunak joan egunak etorri, Elisa estigma konprenigaitz eta krudelak antzematen hasi da Gillesen aurpegian.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 69. orr.

Besamutur odoleztatua jarri zuen kameren argitara, eta esan zuen huraxe zela estigma, Jaunaren dei gozoa, eta saindu egingo zutela laster bere auzoko parrokian.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 129. orr.

2 irud/hed

-Erraza baita pertsona bat estigma batekin markatzea.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 253. orr.

Zailena estigma hori kentzea da.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 253. orr.

Eritasunaren inguruko informazio okerrak, eta GIBarekin bizi diren pertsonen aurkako estigmak oztopatu egiten dute gaixotasunaren prebentzioa.  Berria - Gaiak   2006-03-29

Biolentziaren markarekin bizi baikara ordudanik euskaldunok, eta marka hori, ia berrogei urte geroago, bat egin baitzaigu haragiarekin, estigma makurra bihurtzeraino.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 92. orr.

Gizartean buruko gaitzak estigma latza dira oraindik.  Berria - Harian   2005-07-03

Bere arbasoek egindako bekatuen estigma baitzeraman bihotzean suz markaturik.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 66. orr.

Nola, iraganaren estigmaz libratzeko, nortasun berri bat asmatu zuen aita-amen izenak erabiliz: Sandor Lester.  Eskarne Mujika   «Atzo» - Agota Kristof, 2004 - 8. orr.

Alde batera uzten ditut, kalkulu horretan, gaztetako ikastetxean egin behar izandako ahaleginak ez ziezadaten aldeanoaren estigma ezarri.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 59. orr.

Emakumeen aurka estigma gogorrak ezarri dituztela diozu.  Berria - Euskal Herria   2004-09-24

Kainen estigma suz zizelkaturik eramango balu bezala.  Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan», 2003 - 140. orr.

Zapaltzaileak zapalduari ezarri zizkion lau estigmetatik, arraza-gutxiagotasunari buruzko estigma zen maltzurrena.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 264. orr.

Hester Prynneren letra gorriak laidoarenak ziren, pentsamendu estu eta bihurriko jendeek eza rritako zigor eta estigma.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 156. orr.

Ekonomia politikoak bere papera duela gizarte kapitalistan, burges klasearen interesei zerbitzatzen diela, berak eta berarentzat egindakoa dela, azkenik bere jatorrien estigma daramala.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 210. orr.

Kutuna edo talismana baino areago bere bizitzaren estigma bilakatua zen perla hura aldamenean eduki ezean ezin zitekeen harrezkero momentutxo batez ere lasai egon gure gizona.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 50. orr.

Prentsa abertzalearen estigma militantea.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 35. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Arraza-estigma erlijio eta kultur estigmekiko desberdina zen.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 265. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus