Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
estetoskopio iz auskultatzeko erabiltzen den galua.
Alberto pixka batean ateratzen zen kontsultatik, mantalarekin, estetoskopioa bularrean zuela, eta erradiadorera hurbiltzen zen, epelera. Fernando Rey «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 151. orr.
Gero, bere mantal zuria jantzita eta estetoskopioa lepotik zintzilik zuela, ondoko gelara joaten zen. Fernando Rey «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 148. orr.
Andresek, halako katalepsiarik ez zela konbentzituta zegoen arren, estetoskopioa atera eta bihotzaren parean auskultatu zuen gorpua. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 282. orr.
Estetoskopio hautsiaren gomak lepotik kendu eta luzatu egin zenizkion. Koldo Izagirre «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 43. orr.