Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

estetizista 1 iz estetikan espezialista den pertsona.

Estetizista ez zela erantzun zidan dermatologoak.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 48. orr.

-Gustura eseriko nintzateke, baina ezin dut, estetizistan ordua hartua daukat.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 205. orr.

-Alferrik zoaz -goitik behera begiratu zion berriro-, ez duzu beharrik, oporrek egin duten lana ez du estetizistak hobetuko.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 205. orr.

2 izond estetizismoaren aldekoa.

80ko hamarkadan joera estetizista asko zabaldu zen.  Berria - Euskal Herria   2004-04-30

Elementu apaingarria, estetizista da pintura tradizionalean.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 185. orr.

Bainu bat hartu, frakak garbitu, eta, amaitzeko, ispilu aurrera agertzean, lardaskan ibili naiz gelakideen krema harrigarri ugarien artean (argi dago estetizistak direla).  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 45. orr.

"Herria buruzagiak egiten duela" ("...dass das Volk nur durch den Führer Volk wird"), etab., eliteen eta Führer-aren teoria "estetizistari" buruz, ik GIESEN, [...].  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 227. orr.

Mamiaz betetzen du psikologismo estetizista, gizarteko errealitatera ekarriz pertsonaien prozesu mentalak.  Berria - Kultura   2004-07-15

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus