Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Ekintza bat, eta haren ondoren bizitzarako jaioko ziren, artistakeriak eta estetizismoak eta hura guztia zakarretara botata. «Kuskue tanden», 2004 - 178. orr.
Zain anarkiko horrek badituela bere gaitzak eta makurrak ere, hala nola estetizismoaren arriskua, fribolizaziorako joera, antolamendurako hozkia, eta ekintzarako antzutasuna. Xabier Mendiguren Elizegi «Nerabearen biluzia», 1999 - 38. orr.
Estetizismo couché haren kontra, agerian jartzeko, ekintza erabatekoa, estetikoa zinezko zentzuan, dela beharrezko. «Kuskue tanden», 2004 - 170. orr.
"Kredo" tradizional zaharrak krisiak eraitsi zituenez gero, jende pila bat hemen horrelaxe ibili baita denbora askoan, exker pinpirin, kristautasun progre baten eta estetizismo amoralaren artean dilindan. Joxe Azurmendi «Euskal Herria krisian», 1999 - 102. orr.
Estetizismoak diletantismora eramandako 1980ko hamarkadako belaunaldiko kide aitortzen du bere burua, eta talaia horretatik garatzen ondorengo berbaldia. Berria - Kultura 2004-07-03