Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Estetikoki, Mikel Lasa eta Claudio Rodríguez elkarrengandik hurbilago daude, Mikel Lasa eta bere belaunaldiko ezein euskal poeta baino. Anjel Lertxundi «Mentura dugun artean», 2001 - 125. orr.
Hona etortzen diren hainbat pertsonak operatu nahi dutela diote, nahiz eta loditasunak oraindik ez dien osasun arazorik eragin, estetikoki oso gaizki ikusten dutelako euren burua eta egoera hori amaitu nahi dutelako. Berria - Euskal Herria 2004-02-29
Dotorezia aipatu zuen lehenik, estetikoki perpaus hark ez zuelako hitz bat gehiago behar; argitasuna ondoren -malenkoniatsu heldugabea nintzela asmatzeko inteligentzia sobera ere behar ez zen arren, esan zuen umoretsu-, eta, azkenik, hoztasuna ikusten zuen. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 194. orr.
Estetikoki eta teknologikoki aitzindari dira egitasmoak. Berria - Gaiak 2004-12-15
Estetikoki eta musikalki, nahiko kontzertu berritzaile eta ausarta egingo dugula uste dut. Berria - Kultura 2004-07-02
Geografikoki urrun baina estetikoki eta filosofikoki gertu dauden bi zinemagile horien arteko antzekotasunak biltzen ditu horrek, biok filmatutako gutunen bidez. Berria - Kultura 2006-02-10
Politikoki eta estetikoki zuzenak diren albiste irakurle horiei anchorperson esaten diete. Txema Ramirez de la Piscina «Ikus gaitzazuen», 2004 - 15. orr.
Bere obra, orotara begiratuta, koherentea denean estetikoki eta etikoki. Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 357. orr.
Liburuzainari borreroaren lana "etikoki zuzena eta estetikoki ederra" iruditzen zaio. Karlos Linazasoro «Glosolaliak», 2004 - 72. orr.
Istorioa 1967an girotzea erabaki dut, garai hori estetikoki erakargarria delako. Berria - Kultura 2006-04-05
Beste bertute batzuk jarri baitira zirkulazioan, sozialki eraikikorragoak, estetikoki hain erakargarriak ez badira ere. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 158. orr.
Sei urte geroago, 2000ko urtarrilaren 6an, Iparraldeko Demoek estetikoki oso antzekoa zen pintada bat egin zuten Baionako presondegiko murruetan. Txema Ramirez de la Piscina «Ikus gaitzazuen», 2004 - 77. orr.
estetikoki eta (4); estetikoki oso (3)