Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

estetiko 1 izond estetikarena; estetikari dagokiona.

Zerk bereizten du esperientzia estetikoa gainerako esperientzietatik?  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 229. orr.

Edozein gorabehera estetikotan gertatu ohi den bezala, Oteizaren aldarria ere polisemikoa zen, interpretazioa askotarikoa, eta ez norabide bakar batekoa.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 133. orr.

Platonekin hasi eta Kanten ideia estetikoekin bukatuz.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 9. orr.

Adierazgarritasunaren kontzeptua etengabe aldatuz baitoa gizartea balio estetiko berriak onartuz doan heinean; Espiritua edota geure baitakoa hezteko gustu estetikoaren, adimenaren eta nortasunaren hobekuntza da kultura.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 260. orr.

Inolako "zentzu estetiko"ren jabe izan gabe.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 228. orr.

Gezurra dio hori polita ez dela dioenak, sen estetikoa erabat itxuragabetua eta atrofiatua du hori dioenak.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 179. orr.

Jatorrizkoak dituen gozamen estetikorako elementu ahalik osoenak eta berdinenak ezagutu behar lituzke irakurleak itzulpen batean.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 183. orr.

Gutxitxo dakigu koloreari loturiko emozio eta plazer estetikoaz, eta are ikuste hutsari loturikoaz.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 52. orr.

Herriaren ekintza estetiko liberatzailea.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 68. orr.

Miren Agur Meaberen kezka estetikoa, gardentasunaren, dotoreziaren, benetakotasunaren eta erosotasunaren arteko oreka aurkitzea eta lantzea da.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 336. orr.

Emozio estetikoa kontzeptua, bigunegia eta oso subjektiboa baita.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 233. orr.

Euskaldunok emana genion Neolitoan erantzuna, erantzun estetikoa, arazo existentzialari.     «Kuskue tanden», 2004 - 109. orr.

Garai bakoitzak bere jarrera estetikoak izaten ditu, bere zoroari jarraitzen dio.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 41. orr.

Oro har, erlatibismoak baieztatzen du gure ideia kognitiboak, moralak edo estetikoak -egiatasunaz, esanahiaz, razionaltasunaz- haiek sortzen diren testuinguruekiko erlatiboak direla.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 162. orr.

Giza egintza espiritual ororen barneeneko elementuak, errealitatearen aurrean baieste zein ezeste (intelektual, sentimental, estetiko) oro arautzen dutenak.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 58. orr.

Gizakumeak normalean ez ditu oinak erakusten, erru estetiko eta etikoa balira bezala ezkutatzen ditu.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 100. orr.

Sentitu bai, baina kategorien arabera pentsatzen ez dugunaz (pintura baten kontenplazioan, adibidez), hautemate estetikoa dugu, baina propioki ezagutzarik ez bietan ere.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 83. orr.

Aspektu estetikoak: hoskidetasuna, erritmoa.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 44. orr.

Bakoitzak eta guztiek zuten nire mundu estetikoarekin zerikusia.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 115. orr.

Teoria estetikoak, beraz, edertasunaren teoriaren gainbehera erabatekoa ekarri zuen, horren objektua, azken buruan, sekula ezin zelako ongi definitu.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 239. orr.

2 (izenondo elkartuetan)

Gehiago edo gutxiago gustatuko zaigu, baina argudio estetiko-ideologiko horrekin ezin dugu Homero alboratu Filosofiaren Historiatik.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 31. orr.

Berez ez duen xedea ezartzen zaio bat-bateko bertsoari, bertsolariaren asmoa ez baita maila estetiko-literario handiko testuak sortzea.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 141. orr.

3 gorputza eta eskuarki aurpegia edertzeaz arduratzen dena.

Klinika estetikoetan ohi diren moduko mantal zuri serioa.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 14. orr.

Egia da, hiru aldiz baliatu naiz kirurgia estetikoaz, bi ebakuntza aurpegian eta bat bularretan.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 38. orr.

Emakumeen aldizkariek kirurgialari estetikoen helbideak eskaintzen zituzten.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 39. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus