Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

estetika (orobat eztetika g.er.) 1 iz naturako edo artearen edertasunaz diharduen jakintza; ederrari edo edertasunari buruzko ikuspegi jakin bakoitza.

Bada Proportzioen estetika bat izadian eta arteetan.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 250. orr.

Muntaketa klasiko guztia inoiz gardentasunaren estetika deitu izan denean oinarritzen da.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 160. orr.

Azkeneko bi mendeotako artearen historian kontzeptu hau baliatu izan den guztietan, Edertasunaren teoria bat izan da estetika.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 281. orr.

Argazki artistikoa nola ahalegindu zen funtsezko unearen estetika, une esanguratsuaren estetika hori beretzen.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 218. orr.

Hizkuntzak ematen dio literatura bati naziotasuna, ez estetikak.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 182. orr.

Hegelen Espirituaren Fenomenologia-k dioenez, gustuaren juzguaren aporietatik ihes egin nahi baitu, estetikak ez du Edertasuna aztertu behar, artearen eginkizuna baizik.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 282. orr.

Bere saio etimologiko burugabeek ere isilunearen estetikan dute sostengu, hizkuntzatik kanpo, alegia: Zinematografiako apailua ezin uler daiteke teknikaren eta estetikaren (forma filmikoen) alorrak eskari ideologiko batekin artikulatzen dituen zentzuan analizatzen ez bada. Irudien emozio-balioa, berriz, oso gutxi aztertzen da, eta estetikaren alorrean geratzen da ia beti.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 135. orr.

Filosofia XX. mendeko emaitzetara ez delako murrizten, nahiago dugu estetikaren bi zutabe nagusietan eraturiko irudia aurkeztu: Artearen Teoria eta Edertasunaren Teoria.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 229. orr.

Hari horretatik, gogoeta ontologikoak harremanak ditu filosofiaren beste zenbait azpidiziplinarekin, hala nola etikarekin eta estetikarekin.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 178. orr.

Halatsu sentimenduek eta estetikazko esperientziek ere: oroitzen ditudanek osatzen dute nire gaurko sentiberatasuna.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 121. orr.

2 (izenondoekin)

Garai hartan boladan zeuden estetika errealisten eraginez.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 161. orr.

Estetika idealistak artearen ikuspegi berri bat proposatzen baitu.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 204. orr.

Hori, ordea, estetika espresionistaren ikuspegi sinpleegia da.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 275. orr.

Esan dezakegu emankorrena XX. mendeko estetika analitikoa dela.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 229. orr.

Aurkakotasun hau Kantek osagaien irakaspenaren barnean jasotzen du, zeinak Estetika transzendentala izena duen sentimenaren eta begiespenaren teoria batekin hasiz Logika transzendentala izena jasotzen duen pentsatzearen edo adimenaren teoria batekin jarraitzen duen.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 7. orr.

Estetika transzendentalean, beraz, lehenik, sentimena bakartuko dugu, bertatik adimenak bere adigaien bitartez pentsatzen duena baztertuz, begiespen enpirikoa besterik ez dena gera dadin.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 43. orr.

Liburu hori idatzi zuenean estetika psikologiko bat landu nahi zuen Worringerrek; garai hartan nagusi zen estetika arauemaileari ("artearen zientziari", artelan ideal absolutu, betiereko eta unibertsal batekin lotzen duen araudi bat bezala ulertuz) kontrajarri nahiz.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 116. orr.

Estetika orokor bat egin daitekeela baieztatzen du (eta estetika bereziak ezinezkoak direla, gainera).  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 282. orr.

Uste dut euskarak duen garapen maila kontuan hartuta, arriskutsuegia dela estetika edo forma hutsean oinarritutako literatura egitea.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 252. orr.

Lyotarden liburuan estetika zehatz bat aldezten da, "figural"-aren estetika, irudia irudikapenean desira ernetzearekin lotuta dagoen heinean.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 206. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Estetika maila apalekoak iruditu zitzaizkien irudi haiek, eskematizazio-maila txikia zutelako.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 101. orr.

Horrela kontatu dit behintzat Unamunoren miresle den estetika irakasle Ivan Dzeparoskik.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 147. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus