Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

esteta iz formen edertasuna ororen gainetik aintzat hartzen duen pertsona.

Errealitatearen eta bizitzaren kontzepzio barne-muinetaraino estetikoa da Canoren literaturak eskaintzen diguna: esteta baten begirada.  Berria - Kultura   2006-04-02

Bere lanetan te zeremoniaren gainbehera, Kyôto hiriburu zaharraren xarmaren gainbehera, eta oro har zimeltzen ari den edertasuna lantzen du, baina betiere esteta baten ikuspuntutik, kritika zuzenik egin gabe, bide hori naturaren bidea izango balitz bezala ia.  Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 12. orr.

Janzteko modu hura esteten janzkera bihurtu zen jendearen begietara.  Antton Olano   «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 10. orr.

XX. mendean sartu arte, filosofoek (estetek) azterturiko auziak, batez ere, teoria estetikoarenak eta artearen teoriarenak izan ziren.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 229. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus