Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

esterilizazio 1 iz esteril bihurtzea; antzutzea.

Alemania Federaleko ikertzaileek ziurtatu dute gizonengan esterilizazioa eragiteko modua aurkitu dutela, haien osasunean edo libidoan kalterik sortu gabe, eta, gainera, metodo itzulgarria dela.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 105. orr.

Pentsatzen dudana esaterik baldin badut, ia-ia Europako argitalpen-lan osoa esterilizazio jarduera da orain, etekinen amesgaiztoak gidatua.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 5. orr.

Esterilizazioan eta eutanasian espezializatutako emakume bati ari natzaio laguntzen, haren eskuin-esku bihurtuta".  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 121. orr.

Horren harira, ablazioa, esterilizazioa, inoiz sexu harremanik izan duten jakiteko probak eta «emakumeen sexu adierazpena murrizteko» beste bide guztiak gaitzetsi ditu.  Berria - Gaiak   2004-03-06

2 irud/hed

Kultura guztien esterilizazio kanpaina honek kapitalismoaren fase basati honetan du muina, George Bushen marine-en eraso-ideologia bera izatera behartzen gaituztelako.  Berria - Kultura   2006-04-25

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus