Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

esterilizatu, esteriliza, esterilizatzen 1 du ad esteril bihurtu, ernamuin patogenoez gabetu.

Etengabeko zartada eta keinada bat-batekoak egiten zituen eskuez, bere sorbalda xahutu eta esterilizatu gaberantz, ukitzeraino iritsi gabe.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 107. orr.

Van Daanek ez zituen behar besteko berotan esterilizatu.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 339. orr.

Egin nuen saio bakarrean, esterilizatzeko unean hain zuzen, zapuztu ziren alabari biberoia emateko aukera guztiak.  Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 45. orr.

Esterilizatzeko, biguntzeko eta zukutzeko makina bat da urdaila, besteak beste.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 207. orr.

Adituen esanetan, esterilizatu gabeko xiringak erabiltzeagatik eta gizonezkoen artean babesik gabeko sexu harremanak mantentzeagatik kutsatu dira gaixo gehienak.  Berria - Gaiak   2004-07-07

2 pertsonez eta aberez mintzatuz, antzutu.

"Eugenesia" hitzak, esate baterako, jokabide onartezin bat adierazten duelako: hura zela-eta esterilizatu izan dira "beherengo"tzat jotako gizabanakoak, eta, buruen buru, izugarrikeria latzez bete nazien kontzentrazio-esparruak.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 190. orr.

Estatu Batuetan martxan jarri zen egitamu baten barruan, hainbat milaka pertsonak esterilizatu zituzten, "buru-motel"tzat jota.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 155. orr.

Kanpaina hori AEB Ameriketako Estatu Batuek prestatutakoa da eta «emakume musulmanak esterilizatzea» du helburu.  Berria - Gaiak   2004-02-24

Nigeriako lau estatu agertu dira Nazio Batuen Erakundeak diruz lagundutako txertaketa-kanpainaren aurka, txertoak emakume musulmanak esterilizatzeko prestatuta daudela argudiatuta.  Berria - Gaiak   2004-02-27

3 (era burutua izenondo gisa)

Ahal izango banu, Londresko club batean biziko nintzateke, ez nintzateke inoiz landara joango, parke batera baizik, ur iragazia edango nuke, eta aire esterilizatua arnastu. Ur esterilizatuarekin garbitzen dio Bev-ek buru gaineko larruaren azpiko azal arrosa, agerian geratutakoa, eta gero, pintzekin, gasa hori olioztatua ezartzen dio gainean.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 131. orr.

Orkatila gorritu puztua aztertu ere egin gabe, Xang doktoreak orratz batzuk sartu zituen Uilen hankan, kotoi esterilizatu batez garbitu ondoren.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 64. orr.

Amaren ikaraz, oihuez eta malkoez oroitzen naiz; eta gogoan dut aita ere, gaza esterilizatuekin eta iodo-tinturarekin, oihuka hura ere izuturik.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 53. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus