Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Ez gaitzala estereotipo edo ereduen arabera kokatu. Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 397. orr.
Zenbait estereotipo antzinakoak dira, arketipikoak. Berria - Euskal Herria 2004-06-13
Ez, noski, hezur eta haragizko euskaldunak, baizik eta estereotipoaren arabera asmatutako panpina batzuk. Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 55. orr.
Gainerakoan, bere espezialitateko estereotipoari dagozkion guztiak bete-betean konplitzen zituen: kalakari isilezina, bidaiari ipurtarina, gautxori nekaezina, edale zoroa eta emakumezale gogorra. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 109. orr.
Barneratuegi dugu estereotipoa: gizonezkoa berdin burua berdin agerikotasuna berdin garrantzitsua; emakumea berdin bihotza berdin intimismoa berdin ez hain garrantzitsua. Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 374. orr.
Klixeez, topikoez eta estereotipoez baliatzen da Gallego, ironia erabiliz, haiez barre egiteko. Berria - Kultura 2004-12-04
Hirugarren horretan, nahi gabe izanda ere, bete-betean sartu zinen estereotipoaren zakuan, senar negartiaren lantua jotzen zenuela: emazteak ez nau ulertzen. Xabier Mendiguren Elizegi «Arima enkoniatuak», 2006 - 17. orr.
Schlemielaren irudia estereotipoa da yiddish literaturan. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 224. orr.
Gizakiaren estereotipoak dira, oso ironia zorrotzez eta gupidarik gabe begiratuak; hor aurkituko dugu lurjabe zabar arduragabea, etxekoandre goganbehartsua, gazte festazale txoriburua, lurjabe zekena, administratzaile alferra, funtzionario ustela, [...]. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 12. orr.
Bere ustez jendeak onartu egin ditu hedabideek zabaldutako zenbait estereotipo: «Adibidez, jendearentzat etorkinak dira diru laguntzak eskatzen dabiltzanak, eta uste horrek kalte egiten die». Berria - Euskal Herria 2006-03-22
Nolakoa den adierazteko, esango nuke emakume frantziarraren estereotipoa iruditu zaidala beti, seduzitzeko armak beti prest dituzten horietakoa. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 251. orr.
Geure identitatearen estereotipoetan preso ginauden eta guztiak baketzen ziren egoera horrekin. Itxaro Borda «Entre les loups cruels», 2001 - 172. orr.
Ez zen zahar erretxinduaren estereotipoan sartzen: inoiz ez zidan hitz txarrik esan; bestelakoak ere gutxi, egia esan: ez omen zitzaion berritsukeria gustatzen, eta isilik ematen zituen aldi luzeak, leihoaren edo libururen baten aurrean, bere oroitzapen edo gogoetetan galduta. Xabier Mendiguren Elizegi «Arima enkoniatuak», 2006 - 134. orr.
Besoa diosal egiteko goratu zuenean, gehiegi altxatu zuen; espasmo edo postura zurrun batean gelditu zela zirudien: noizbait izandako estereotipoen zantzu bat, oihartzun bat edo. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 250. orr.
Arabiarren estereotipo faltsu bat zabaldu du zinema estatubatuarrak munduan barna. Berria - Kultura 2004-04-13
Futbola estereotipo eta esaldi errepikakorrez josita dagoela diogu sarri, baina esaldiez gain, egoerak ere urtea joan, urtea etorri, oso antzekoak dira. Berria - Kirola 2004-10-07
Zahartzaroaren eta bakardadearen arteko harremanen oinarrian gizarte estereotipo batzuk daude. Berria - Euskal Herria 2004-04-29
estereotipo bat (3); estereotipo eta (4); estereotipo hori (3)