Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

estereotipatu izond aldaketarik gabe formula bat balitz bezala errepikatzen dena.

edozein zirkunstantziatan kimikaritzat ezagutarazten zaituzten zenbait jokabide estereotipatu: materia asmagaitza azazkalaz nahiz labanatxoaz haztatu, usain egin, ezpainekin sentitu ea "hotza" den ala "beroa", [...].  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 261. orr.

Filmegintzan berean, azken aldi honetan egin diren lanak ez dira horren interesgarriak; fotogenia lausotu, arruntu egin da gehienbat, formula estereotipatuetan finkaturik.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 289. orr.

Galoerromatarra, aldiz, bizia zen, eta handiustea; batera mintzatzen zen ezpainez, begiez eta eskuez, eta hamaika modu zituen pentsatzen zuena adierazteko, haren solaskidearen modu estereotipatu aldaezin bakarraren aldean.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 30. orr.

Hitzontzikeriarako joera, kalaka zentzugabea nahiz esaldi eginez betetako hizkera estereotipatua.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 240. orr.

Generoaren ikuspuntutik begiratuta, badu errebeldia, inkonformismoa edo irudi estereotipatuen ukazio erlatiboa, doktrina feministaren fruitu zuzena ez badira ere.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 374. orr.

Autismoaren beste bereizgarri bat, Kannerren iritziz, "gauza beren errepikapen tematia" zen, eta mugimendu eta hots errepikakor eta estereotipatuen forma har zezakeen, edo, sinpleago, estereotipoarena.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 191. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus