Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
estereopsia iz ikuspenari sakontasun sentsazioa ematen dion prozesua, bi begien arteko kokapen distantzia baliatuz.
Hemen ere irudiek ez dute inolako estereopsia-efekturik, efektu hori eragin dezaten berariaz prestatutako irudiak ez badira behintzat. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 46. orr.
Behatz batez begietako bat zapalduz gero, esate baterako, garuneko zentroek parte hartu gabe mugiaraziko du begia, eta estereopsia ez ezik, ikusmenezko bertikaltasuna ere galarazi egingo digu. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 48. orr.