Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

estereo 1 izond estereofonikoa.

Hi-fi estereoa.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 117. orr.

Ona da bakoitza bere larruan ondo sentitzea, eta ona da, halaber, musika estereoan entzutea.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 27. orr.

Maitasuna eta sexua poesia dira, estereoan entzuten den musika, bizi esperientzia bat disfrutatzea eta elkarrekin bizitzea.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 236. orr.

2 gailu estereofonikoa.

Khaled barraren beste muturrean dagoen estereo jurasikora zuzendu da geldiro, alboka ibiliz eta besoak jaistera ausartu gabe.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 21. orr.

3 irud/hed

Beldurturik gelditu naizenean, belarri batetik besteraino dituzten hortzak erakutsiz inguratu naute biek, estereoan marmarrean.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 295. orr.

Tunelaren itzalpean ezkutatu ziren, dardaraka, metatuak, bata besteen bihotzen punpak estereotan antzeman zitzaketela.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 278. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus