Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

estepa 1 iz muturreko klimetan hazten diren belar mirrinez osaturiko zabaldia.

Iluntasun beltzak bildu zuen estepa gauerdian.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 227. orr.

Garaiko espiritu nagusi honek "eroankortasunez" hornitzen ditu estatu unibertsalak sortarazitako behin-behineko erakunde berri hauek, ozeanoak eta estepak [...] dutenarekin parekagarria.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 24. orr.

Gure herrialde honetan handitasun mugarik gabea nahiago baitute gauza guztiek, hala mendiek, oihanek eta estepek, nola aurpegiek, ezpainek eta oinek.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 244. orr.

Abere bakar bat ere ez estepan.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 358. orr.

Oihana aspaldi izan zen altzairuaren biktima, eta estepan, berriz, sartuak ziren automobila eta hegazkina.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 148. orr.

-Zenbat aldiz zeharkatu duk estepa neguan? -galdetu zuen gazte livoniarrak.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 137. orr.

Soyuz TMA-3 espaziontzia atzo goizaldeko 04:11etan lurreratu zen Kazajistango estepetan, «arazo barik».  Berria - Gaiak   2004-05-01

Gizona ozta-ozta ausartzen da Siberiako estepetan edo Asiaren erdialdeko lautadetan barneratzen.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 9. orr.

Tatariarren andanak zabiltzak estepetan zehar batetik bestera!  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 83. orr.

Gizon bat estepan barrena bakarrik; tsarraren mandataria dela aise kontura daitekek norbait.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 98. orr.

Lasterka joan nahi zuen estepan aurrera.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 222. orr.

Arbaso haien ondorengoak zirela orain Feofar Khanen askonahiak kirgizen estepetan barrena bultzatzen zituen gerlariak.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 93. orr.

Maiz ikusi dinat Siberiako estepetan tenperatura zero azpitik berrogei gradu erortzen!  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 136. orr.

Siberiarantz oldartu da, kirgizen estepetarantz, eta han saiatu da, eta ez arrakastarik gabe, herri nomadak.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 43. orr.

Ipar Arabiako estepetatik Siriako landa eta hirietara.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 69. orr.

Estepako otsemearen orroaren deiak bihotza erdibitu zion.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 148. orr.

Mongoliako estepetako artzainak.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 102. orr.

Txekhovek zioen Errusiaren arima estepako bakardade harrigarrian aurkitzen dela, eta amaierarik ez duen paisaia hori, mehatxuz betea, konkistaezina dena, esaldi luzeen bidez baino jasotzerik ez dagoela.  Berria - Kultura   2006-02-09

Halako batean ahalegin guztian oldartzen zaio erbiari, nahiz eta estepa elur bigunez estaliak bizkor ibiltzea eragozten dion.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 270. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Bakarrik geratu ziren, babesik gabe, estepa handian harat-honat.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 166. orr.

Oztopo gutxiago aurkitzen dira elurrak berdinduriko estepa neurrigabe horietan.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 63. orr.

Novo-Saimsk atzean utzi bezain laster, estepa mugagabea hasten zen, eta Krasnoiarskeko inguruetaraino zabaltzen.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 170. orr.

Ozta-ozta ikusten zituen begien aurrean igarotzen zitzaizkion estepa luze-zabal haiek, istant batez galaraziak izan zituenak.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 171. orr.

Leihotik begiratu eta otso talde bat ikusten dudanean estepa izoztuan lasterka, haietako bat zarela bururatzen zait, eta nigana zatozela aldi hartan etorri zinen bezalaxe.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 91. orr.

Estepa gorrian beste edozein gizaki izoztuko zen gauez goian zerua eta behean lurra; hark, ordea, aterbea egin eta hantxe egiten zuen lo.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 58. orr.

Bazter haietan, Omsk eta Tobolskeko estepa basatien erdian, hazi zuen ehiztari siberiar ikaragarriak bere semea.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 57. orr.

Esnatzen zara, eta berriro dakusazu aurrean estepa inorgabea, etxerik gabeko eremu zabala, dena berdina eta laua.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 323. orr.

Aitak denboraldi latza bizi izan zuen urrutiko estepetan, eta guztiz kamustuta itzuli zitzaigun etxera.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 34. orr.

Garai hartan Txinako gobernu inperialari estutasun larria sortzen zioten arriskuak eurasiar estepatik etorritako lehorreko inbasioarenak ziren.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 209. orr.

3 irud/hed

Hiru aldiz igaroa nuen, hortzak klaskatzen, nire gelako estepa huts izoztua, eta iparbururako espedizioetatik zertxobait ezagutu.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 69. orr.

4 (hitz elkartuetan)

Inoiz aitortu izan badut estepa-otso sentitzen nintzela, nire inguruan ez nuelako kide literariorik aurkitzen izan. da.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 104. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

estepan aurrera (5); estepan barrena (14); estepan zehar (4); eurasiar estepako (3); siberiako estepa (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus