Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

estentsio (ETCn 257 agerraldi; orobat estensio ETCn 11 agerraldi) 1 iz kontzeptu bati aplikatzen ahal zaion banakoen multzoa.

Termino singular baten estentsioa berorrek denotatzen edo erreferitzen duen objektua da; predikatu baten estentsioa berorrengan biltzen diren objektuen multzoa da; perpaus baten estentsioa berorren egia-balioa da.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 134. orr.

Mundu posibleen semantikak Fregeren zentzu kontzeptuaren pareko den bat darabil: termino singular batek edo predikatu batek estentsio bat eta intentsio bat (edo "zentzu" fregear bat) dauzka.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 134. orr.

2 irud/hed

Royal-eko Logika deritzanaz baliatuko gara pixkatean, eta oroituko nola bereizten zituen hark ideien comprehénsion edo, geroagoko izenez, intensioa (ideiak bere baitan hartzen edo biltzen dituen tasun edo ezaugarrien multzoa), eta étendue edo estensioa (ideia aplika dakiekeen gauzen multzoa); ideia batek zenbat-eta intensio eskasagoa, orduan-eta estensio handiagoa du, eta, alderantziz, intensioa ugariagoa eta estensioa urriagoa; gauza hitzak intensio eskasa du (oso ezaugarri gutxi ditu bere baitan edo izaeran) eta estensioa berriz oso handia, ia edozeri aplika baitakioke; aitzitik, borragoma hitzak intensio handiagoa du (ezaugarri asko behar ditu definitua izateko) eta estensioa, jakina, hagitzez urriagoa.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 222. orr.

Azpeitiko partean, Bizkaiko partean, Frantziako partean, etc. diogu, baina ez, nik uste, euskal herriko partean -edo, beheragotik harturik, Nuarbeko, Itziarko... partean-, funsgabeko izendatze goitar batek erabakitako estensio jakin zedarriturik ezaren seinale.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 223. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus