Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

estentsibo 1 izond estentsioan oinaritzen dena.

Ezin dugu produkzio intentsiboa erabiliz ekoizkina lortu, eta produktu estentsiboa eta ohiturazkoa balitz bezala iragarri.  Berria - Ekonomia   2004-08-15

Hazkundea, estentsiboa izatetik, intentsiboa izatera igaro zen, eta gizartearen sektore zabalagoei gertatu zitzaien onuragarri.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 100. orr.

Lau borrokaldi horietako bakoitza estentsiboagoa, bortitzagoa, suntsigarriagoa izan zen, material eta moralki, bere aurrekoa baino.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 315. orr.

2 laborantzaz mintzatuz, lur eremu zabaletan oinarritzen dena.

Hartza dagoen tokian animaliak izateagatik 3.000 eta 9.000 euro arteko kopurua jasotzen dute abeltzaintza estentsiboa egiten dutenek.  Berria - Euskal Herria   2004-11-14

Ez da lehen aldia laborantza estentsiboak tokian tokiko ingurumenari egiten dion kalteaz ohartarazten dutela.  Berria - Gaiak   2004-09-04

Ura garbitzeaz gain, lortutako lokatzarekin elektrizitatea, laborantza estentsiborako ongarria eta lorategietan baliatzeko konposta sortzen dute Arazurin.  Berria - Euskal Herria   2004-09-22

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus