Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
estenotipista iz makinaz estenotipian idazten duen pertsona.
Ahotsen arabera ebaztekotan, Clevelandeko estenotipista haiek ere izan zitezkeen lasai asko. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 172. orr.
Jende-mota ororekin solastatzen nintzen, gehientsuenetan mister Lewinekin, eta ez Sabethekin bakarrik: esate baterako, mahaikide nituen Clevelandeko estenotipista neskazahar Europa bisitatzeko premia hertsia sentitua omen zuten haiekin ere mintzatzen nintzen; eta Chicagoko apaiz baptista harekin ere bai, tipo jator askoa bera. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 108. orr.