Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

estelar 1 izond berebizikoa.

Aulkien Historiako une estelarrak.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 97. orr.

2 iz hoberenen arteko pilota partida.

Baten faltan bi estelar edo partida nagusi jokatuko dira gaur arratsaldean Hernaniko Galarreta frontoian.  Berria - Kirola   2004-05-27

Beteranoek irabazi zuten atzo arratsaldean Tolosako Beotibarren jokatu zen estelarra.  Berria - Kirola   2004-11-23

Tolosako estelarra Titin-Barriolak irabazi zuten, aise, Xala-Goñi III.aren kontra (22-7).  Berria - Kirola   2006-03-01

Gazteak eta zailduak nahastuta, gaur, Galarretako estelarrean.  Berria - Kirola   2004-11-16

Jaialdiko estelarrean Titinek eta Barriolak, Xala eta Goñiren aurka jokatuko dute.  Berria - Kirola   2006-02-28

Matxinek eta Juaristik ez dute estelar handi asko jokatzeko paradarik izan, eta astearteko jaialdiak erakusleiho egokia direla ondo dakite.  Berria - Kirola   2006-01-31

Ezkurra-Auzmendi eta Zeberio-Eizagirre; estelar galanta gaur, Galarretan.  Berria - Kirola   2006-03-16

Gaurko jaialdi horretan, estelar polit bat ere jokatuko da.  Berria - Kirola   2004-12-16

Goi mailako estelarra antolatu du Remonte 2000 enpresak gaur arratsalderako, Hernaniko Galarreta frontoian.  Berria - Kirola   2004-11-04

Bigarren estelarra ere dotorea da, itxuraz: Zeberio II.a-Urko eta Altuna II.a-Etxabe.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 83. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus