Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Badian barrena zebiltzan ontziek estela zurixkak uzten zituzten urazal leunean. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 43. orr.
Hegazkin bat zeruan azaldu zen atzean estela bat uzten zuela, eta zeru hartan bertan eguzkia sartzeko zorian zegoen. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 166. orr.
NASAren kapsulak zortzi minutu egin zituen kometaren estelan eta hark utzitako partikulak ere jaso zituen. Berria - Gaiak 2004-01-04
Ordu horretan, asteroideak utzitako gas eta hautsezko estelan sartu zen eta bertan, kometaren gunetik 300 kilometrora, mantendu zen zortzi minutuz. Berria - Gaiak 2004-01-04
Beste ur batzuetan ere, nire oroimenekoetan, zerbait pasa zen, oso arin, leihotik ikusten nituen estela haiek baino arrasto are arinagoa utziz, eta Steve McQueen, Papillon, ikusi nuen Euskal Herriko hiri batean, Ali McGrawrekin eskutik helduta zihoala, euripean baina euriaren ardurarik gabe. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 43. orr.
Baditugu lau iturri akitaniera eta mintzo hori zuten akitaniarrak ikertzeko: leku izenak, idazle klasikoak (greko eta erromatarrak), harrizko estela idatziak, eta oraingo mintzaira bat: gaskoia, okzitaniar mintzairen taldean sartzen dutena. Herria 2001-11-01
Oraingo Euskal Herriko Iparraldean, baditugu garai bereko bi estela. Herria 2001-11-01
Aita Donostiari eginiko Aginako estela ere bertan egin zuen, eta baita cromlecha estudiatu ere. Berria - Kultura 2004-01-08
Pieza garrantzitsuak ugari dira, baina Zaldizkoaren estela izenekoa da nagusi. Berria - Kultura 2004-04-08