Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

estekatu, esteka(tu), estekatzen 1 du ad lotu.

Jonen atorrean mikro tipi bat estekatzen ari zen, elkarrizketa grabatzeko gisan.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 277. orr.

Goizetan ardiak landara gidatzen zituen eta eskolarik ez zuen egunetan, anai-arrebekin bat, aihena estekatzen zuen, lerroz lerro eta lairaz laira.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 22. orr.

Buruz beheiti ezarri eta zangoak estekatu dizkie.  Xabier Montoia   «Elektrika», 2004 - 111. orr.

Arkumeak daramatzate bizkarrean, ahuntzak lokarriez estekatuak.  Xabier Montoia   «Elektrika», 2004 - 40. orr.

Eta baratzea artoski artatzen zuen, arratsalde osoak han iraganez, hau landa, hura jorra, hemen zurkaitzak ezar, hantxe tomateak esteka.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 71. orr.

Jamesek Maisie beso batetik estekatu zuen eta bere ama bestetik.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 375. orr.

Orgara estekatu, herrestan eraman urkamendiraino, eta handixek eskegi zuten.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 113. orr.

Ez, jauna, lehorrean baratzen naiz; maite ditut lehorrera estekatzen nauten loturak.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 176. orr.

Tomasek "Lisboako" barrari estekatua aurkitu ninduen hiru ordu geroago.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 292. orr.

Mutikoek eskuak eta zangoak sokaz estekaturik zeuzkaten.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 109. orr.

Belaunaldiak bata bestearen ondoan doaz, eta elkarrekin dira nahasten, estekatzen eta bateratzen.  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 58. orr.

2 (adizlagunekin)

Behin kupelak han, guri zegokigun hurrengo zeregina; upel bakoitza sokaz ondo estekatu ostean, Mateok berak emango zuen hura gora iragotzeko agindua. Kala ttipi batean lehorreratzea erabakirik, ontzia harkaitz artean gorde eta ahal bezain ongi estekatu zuten.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 58. orr.

Oilo-ipurdia egin zitzaidan: emakumeak lehengo eguneko zapata takoidunak zeramatzan, sobera finki estekatutako albornoz marradun lodiaren azpian.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 381. orr.

Jakituria gutxikoa litzateke, irrista beldurgarrien erresuman sartuta, laburregi jokatzea eta seme-alaben erabakia eta gurasoen zuhurtzia fermuki estekatzen dituen denbora laburtzea.  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 80. orr.

Bertan, gizon bat eta emakume bat biluzik ageri ziren, itsas suge batek indarrez estekaturik.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 141. orr.

3 (era burutua izenondo gisa)

Kaletik azantz isil batek gora egin zuen kiribilka eta hormak zeharkatu zituen, itzal estekatuak taupadaka jarriz.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 74. orr.

Bere oin estekatuak mugiarazi zituen Hadrumeteko karriketan barrena.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 48. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

batez estekaturik (3); bati estekaturik (6); estekatu eta (6); estekatu zuen (4); estekatua eta (3); estekaturik egon (3); estekatzen zuen (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus