Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

esteka iz lokarria.

Gerrikoaren esteka zilar finezkoa zen.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 111. orr.

Batzuk sabaiko ogi ezpalez behar zuten mekanika ase, ganibet ukaldika hirugarren batek estekak moztuz.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 99. orr.

Ene estekatik askatu zuen Xaxi eta bere besoetan kuttunki gatibatu.  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 32. orr.

Motzago heltzen dio estekatik dobermanari.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 121. orr.

Ezti eztia bere estekatik mugitu baino lehen gure untzia, senditua ginuen sua piztua zutela beherean, barneko labe heietan gure mariñelek, urrunetik etorri burrunba mutu hura lekuko.  Herria   2001-11-08

Etxolamendiko Ganixen ahuntzaren gisa, esteka hautsirik nahiago dugu libroki ibili, gure nortasun osoa eginahala begiratuz, otsoaren ausikiak jasan behar balin baditugu ere.  Herria   2003-02-06

Jantoki hutsaren erdian, ahi nazkagarriaren usaina zerion lapikotik gertu zegoen Esteban, buruan oihal-esteka eta balak kraskatu zion bular-kaxaren gainean oihal-esteka, beso bat ere igeltsatuta zuela.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 139. orr.

2 lotura.

Garrantzizkoa da ingurumarietan gertatzen diren gorabeherak garunari jakinaraztea, eta oso ondo egiten da hori bizkar-muinaren goiko eta beheko esteken bidez.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 232. orr.

Baieztapena, hala ere, oihuka ari nintzela alegia, hain zen funtsik gabea, ez baitzitekeen eldarnio bat baizik, bizi ninduen lokamutsaren atal berantiar bat, errealitatearekin inolako estekarik ez zuena.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 353. orr.

Eta azkenean esteka gaxto guziak trenkatu zituen.  Xipri Arbelbide   «Janpierre Arbelbide», 2005 - 159. orr.

Maiana eskalearen besoen estekatik eskapatzen saiatu zen.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 62. orr.

3 irud/hed

Garrantzizkoa da ingurumarietan gertatzen diren gorabeherak garunari jakinaraztea, eta oso ondo egiten da hori bizkar-muinaren goiko eta beheko esteken bidez.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 232. orr.

4 (informatikan)

Amaraunean dauden testuen bilduma egin dute, azkenik, esteken bidez.  Berria - Kultura   2004-03-28

Zubitegia-n bertan testuak jartzea baino egokiagoa iruditu zaigu testu horiek dauden lekuetara zubiak eraikitzea; hau da, Interneten dauden guneetako informazio guztia Zubitegia-n txertatu beharrean, esteken bidez biltzea.  Berria - Kultura   2004-03-28

Esteka horretan klik eginda, beste web orri batera salto egiten du erabiltzaileak,benetako erakundearen antzeko web batera.  Berria - Gaiak   2004-12-21

Berton, kronologikoki azaltzen dira norberak sarean jartzen dituen informazioak, iritziak, artikuluak eta estekarik interesgarrienak.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 43. orr.

Zalantza egin eta ez fidatu: Mezuari susmo txarra hartzen badiogu, eta zalantza badugu, ez sakatu esteketan. www.smsariketa.org webgunean, lehiatzeko aukera emateaz eta lehiaketari buruzko informazioaz gain, beste hainbat atal ere eskaini dituzte: sakelako telefonoetarako hiztegia, foroa, estekak...  Berria - Gaiak   2004-11-09

5 estekan adlag

Itsas aldetik haizea indartsu zetorren, Ti Kern egoitzaren inguruko belardiak plega araziz, ibili zabiltzan jendeen bizkarrak makurtuz eta estekan atxikitzen zituzten ardien buruak ezker-eskuin, auhenez astinduz.  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 58. orr.

Ez gira segurik estekan atxikitzen diren horietarik.  Herria   2003-02-06

Ez gaitzala nigarrak atxiki estekan.  Herria   2004-03-11

Jendarmeei armak, uniformea eta irratia kendu zizkieten, estekan ezarri aitzin.  Berria - Euskal Herria   2006-03-07

Egun hartan Irfan Karakaz, jite kurdiarreko turkiarra, oinak eta eskuak estekan eraman zuten hegazkin batetara.  Herria   2005-03-10

Zaldi tropa bat behar zuten mugaz bestaldera pasarazi eta Pettan zen besteak baino aitzinago joana, zaldi bat kordatik estekan, miatzaile edo espiun gisa.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 219. orr.

Ortzaiz ibarreko biztanle ausart zenbait ibili zirela New Yorken hartza lepotik estekan erakutsiz.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 190. orr.

Badun estekan atxikiko hauen bizi bati uko egiteko askatasuna.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 182. orr.

Estekan eduki uste duzu zeure kateetan!     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 72. orr.

Hiru egunez bilatu zituztelakotz, hiru egunez estekan egon behar zuten kanpoan, urkatu aitzin.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 108. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

estekan atxikitzen (4); esteken bidez (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus