Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

estazio (orobat estaziño g.er. eta estazione g.er.) 1 iz geltokia, eskuarki trenena.

Atxuriko estazioko eraikin iluna.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 47. orr.

Makinistak estazioen izenak esatera behartzen dituzte, loak har ez ditzan.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 145. orr.

Guk egin genuen ihesik luzeena estaziora joatea izan zen, eta han nire anaiak tren ordutegi guztiak irakurri zituen eta gero etxera itzuli ginen isil-isilik.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 180. orr.

Estazioko andenetatik ez zuen bagoien gurpilik ikusten baina handik bai; pribilegiatua zen han.  Unai Elorriaga   «SPrako tranbia», 2001 - 86. orr.

Mesie Ezmonsieur ez zegoen estazioko nasan eta trenean eserita egongo zen ordurako.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 41. orr.

Biharamunean lauretako trena hartu zuten estazioan.  Pedro Alberdi   «Kafka Bilbon», 2002 - 122. orr.

Estazioan zamak eta paketeak eramaten diru pixka bat irabazten zuen.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 144. orr.

Beti zagok bihotz zatitu bat erdiz trenean doana eta erdiz estazioan geratzen dena, baina, trena infernurantz zoak beti.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 273. orr.

Neskak zeremonia eta espantu handiekin hasi ziren jaisten, hainbesteko beldur aurpegiarekin non ematen zuen estazio bateko kaira ez, baizik malkortegi arriskutsu batera amiltzen ari zirela.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 85. orr.

Estazioaren aurreko zabalunean, bidaiari zain, dilijentzia maila iristen ez zuen "carruaje" txiki mordoska bat topatu dugu, lauzpabost.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 102. orr.

Gizona berrogeita hamar bat metro haratago gelditu da, estazioko almazenaren ate ondoan.  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 31. orr.

Errebisorearekin eta estazioko zaindariarekin ibili behar duk kontuz.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 90. orr.

Estazioko langilea atea bulkatu bezain laster baztertu da, eta bi zaplada eman dizkio bizkarrean Lainezi honek kanpora egin duenean.  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 32. orr.

Estazio ondoko kaleak ondo ezagutzen zituen: Juanen okindegia, izeko Pilarren etxea (izeko Pilarren zopa), plaza.  Unai Elorriaga   «SPrako tranbia», 2001 - 86. orr.

Azaroaren 27an, arratsaldeko 8etan, manifestaldia Iruñean, abiatzea autobusen estazioan.  Herria   2004-11-25

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Estazio berria txikiagoa zen eta han ez zen hainbeste tren geratzen.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 91. orr.

Hiria behar baitu hain estazio ederra daukanak.  Unai Elorriaga   «SPrako tranbia», 2001 - 121. orr.

Estazio beltz batera sartu zen trena.  Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea», 2003 - 19. orr.

Estazio printzipala zen tailerra ere bazeukalako. Trenak konpontzeko-eta.  Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea», 2003 - 120. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Bazkalondoan, etxeko leihotik tren estaziorantz begiratu eta frantsesezko irakaslea ikusi zuen, Mesie Ezmonsieur Bilborako trenaren zain zegoen.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 35. orr.

Senitartekoren batek loreak jarriko ditu metro estazio ilunean.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 147. orr.

Biharamunean arratseko bederatzietan bus estazioan nago: 70 kordoba ordaindu dut Managuatik El Ramara autobusa, 120 kordoba El Ramatik Bluefieldsera panga.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 16. orr.

4 neguko kirolak egiteko instalazio multzoa.

-Gauza bera erran huen iaz, Baqueirako estazioa handitzearen kontrako ekintzan.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 60. orr.

Lasterketa hilaren 31n bukatuko da, Kataluniako La Molina estazioan.  Berria - Kirola   2004-01-09

Itoitz egin ahal izateko egin zuten lege berria berriro aldatu dute Larrako Naturgunean eski estazioa egin ahal izateko.  Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 152. orr.

Aspen inguru horretan, eski estazioetarako bide seinaleak bezala, "Gold mine" diotenak nabarmendu dira.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 127. orr.

Larra-Belagua elkarteak ez du eremu horretan egin nahi duten eski estazio proiektu berriaren aldeko iritzirik.  Berria - Euskal Herria   2006-04-07

Estazio ertainetan Sandroren erreinua eskalada-entrenatokiak ziren.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 71. orr.

5 zientzia ikerketarako instalazio multzoa.

Egun, bi astronauta soilik daude estazioan.  Berria - Gaiak   2006-03-04

Laborategiak osatzeko, gutxienez 45 bidaia egin behar ziren Lurretik estaziora.  Berria - Gaiak   2006-03-04

Neurriak estazio metereologikoek eta EAEko Osasun Sailak koordinatuko dituzte.  Berria - Euskal Herria   2004-07-08

Europak espazioko estazioan jarriko duen laborategia aurkeztu dute.  Berria - Gaiak   2006-05-03

XXI. mendearen amaiera aldera Marte inguruko estazio espazialera iristen da Xarmanta doktorea.  Berria - Kultura   2006-01-03

Normalean automatikoki egiten da espaziontziaren eta ISS estazio orbitalaren elkarketa.  Berria - Gaiak   2004-10-17

Vostok estazioan 3.600 metro zulatuta zeuzkatenean, ustekabea izan zuten errusiarrek: sakonera horretatik ateratako izotza ez zen mila urteko presioak gogorturiko azaleko elurra, baizik eta urtu eta berriz izozturiko ura.  Berria - Gaiak   2004-11-07

Flixetik beherako uraren kontrolerako estazioetan ez dute gaur artean inolako anomaliarik sumatu.  Berria - Gaiak   2004-09-19

Doñanako Estazio Biologikoak ere hartu zuen hitza Itoizko aferan, eta urtegia faunarentzat "oso kaltegarria" izanen zela azpimarratu zuen.  Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 37. orr.

2003ko abuztuaren 14an, metro kubiko bakoitzeko 197 mikrogramo ozono troposferiko neurtu zituen Tuterako Estazio Atmosferikoak.  Berria - Euskal Herria   2004-04-17

Estatu unibertsalen hiriburuak estazio egokiak izan ziren, noski, mota guztietako kultur eraginak zabaltzeko.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 58. orr.

6 (hitz elkartuetan)

Nazioarteko Espazio Estazioa (ISS) 2010erako amaituko dutela agindu zuten.  Berria - Gaiak   2006-03-04

Sergei Krikaliov Errusiako astronauta, Mir espazio estazioan zegoen Sobiet Batasuna desegin zenean.  Berria - Kultura   2006-01-31

Zientzia estazioa zegoen izotz puska asteazkenean apurtu zen eta ikertzaileak osorik zegoen izotz zatian babestu ziren.  Berria - Gaiak   2004-03-07

Hornitzeko bideak trabatu dizkie izozmendiak McMurdo badiaren inguruan dauden hiru ikerketa estazioei.  Berria - Gaiak   2004-12-16

Bildutakoa neurketa estaziora bideratzen da, eta han konposizioa, tenperatura, presioa eta emaria neurtzen dituzte.  Berria - Euskal Herria   2004-02-25

Gizartearen Metereologia Estazioa erakunde behatzaileak azken partea eman zuen: Manilan bozen %31 irabazi ditu Arroyok eta %23 Poek.  Berria - Mundua   2004-05-12

7 irud/hed

Estatu unibertsalen hiriburuak estazio egokiak izan ziren, noski, mota guztietako kultur eraginak zabaltzeko.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 58. orr.

Lumaren eremuan gurutzatuek Sirian egindako aldi bateko konkistak eta, are gehiago, Sizilia eta Andaluziako konkista iraunkorragoak Dar-al-Islam-en bizkar, beste horrenbeste transmisio-estazio bilakatu ziren, hauen bidez komunikatu zitzaizkiolarik Erdi Aroko Mendebaldeko Kristandadeari hilzorian zegoen mundu siriakoko altxor espiritualak.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 221. orr.

Irrati estazioa: Londres, New York, Tel Aviv eta hiriburu handi batzuekiko zuzeneko loturekin.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 78. orr.

Ez dakit zergatik baratzen zen panpinak, plastikozko dinosauroak eta orbita-estazioak aurkezten zituzten apal haiek begiratzera, inoiz ez bainuen dendan sartzen ikusi.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 150. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus