Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

estatus (orobat status g.er.) 1 iz pertsona batek talde batean duen gizarte egoera edo kokagunea.

Burges ttipiaren estatusa berreskuratu du eta han-hemen dabil negoziotan.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 115. orr.

Sendagileen estatus hau nahikoa berezia da oro har gizarte eta zibilizazio forma ezberdinetan: bera ez da ia inoiz pertsonaia bereiztezina edo ordezkagarria.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 61. orr.

Gauza da izutu egiten gaituela emakumeak gure beharrik ez izateak, gure diruaren, gure estatusaren, gure zintzilikarioaren beharrik ez izateak. Egun, neurri handi batean, diru sarrerek, edo hobeto esanda, kontsumo mailak ezartzen du gizabanakoaren estatusa gizartean.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 30. orr.

Frantziskok ez du inondiko eta inolako pribilegiorik nahi (pribilegioak hain garrantzitsuak zirenean estatusaren adierazgarri bezala).  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 32. orr.

Hirugarren Munduko herrialdeek Lehen Mundukoaren kontsumo estiloak imitatzen dituzte (coca-cola, satelite bidezko telebista edota markadun jantziak: estatusa ematen duten ondasunak, alegia).  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 298. orr.

Estatusa, prestigioa zaindu behar baita, gainerako gizakiengandik bereizteko.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 72. orr.

Hasieran mugimendu herritarra eta anaiarte laikoa zena -non anaiek beren eskuz egiten baitzuten lan eta txikien artean txikien baitziren- orain erakunde handi eta prestigiotsua zen, Elizako beste Ordenen pareko estatusa zuena.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 734. orr.

Estatusean gora egitea ote zen, ostera, Jesus Galindezen helburua tesia aurkeztean?  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 279. orr.

Bidea ematea norberaren bizitza eta estatusa zuzentzeko eta aldatzeko.  Patxi Altuna   «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 115. orr.

Preso politikoaren estatusa lortzeko asmoz, Euskal Preso Politikoen Kolektiboak zenbait urrats egin ditu azken bi urteotan.  Berria - Harian   2005-01-05

Burges ttipiaren estatusa berreskuratu du eta han-hemen dabil negoziotan.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 115. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Esan dut Fernández de Leundatarrek sei seme-alaba zituztela: zaharrena nire adin ingurukoa; estudioak eginikoak seiak, eta estatus onekoak.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 297. orr.

Zubiaurreren debuta ere aski esanguratsua da, batez ere estatus handiko jokalaria utzi duelako aulkian, Lopez Rekarte.  Berria - Kirola   2004-12-09

Gisa horretan erdietsi zuen, nik baino lau hilabete lehenago, erredaktorearen estatus preziatua.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 66. orr.

Herri ehiztari eta biltzaileetan gizonen eta emakumeen arteko lan banaketa ikusten da, baina bien estatus soziala parekoa da.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 201. orr.

Gaur egun, baina, badakigu emakumeen eta gizonen estatus soziala zuzenean lotuta dagoela egitura sozial eta ekonomikoari.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 273. orr.

Holandan, XVII. mende hasieran, oso modan jarri omen zen etxeetan tulipanak edukitzea, Turkiatik ekarri berria zen halako landare bat etxean jartzea estatus sozialaren sinbolo izateraino.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 230. orr.

Zer esan nahi du, zehazki, presoei estatus politikoa aitortzea?  Berria - Harian   2006-03-05

Eliz koroatzearen bidez erresuma burujabeen estatus politikoari bere bedeinkazioa ematean, aitasantutza bizitza politikora berriro ari zen ekartzen Gizarte Helenikoaren hazkundealdian hain emankor izandako aniztasuna eta aukera.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 103. orr.

Bilakaera horien ondorioz, estatus mistikoan maila bat jaitsiko du: Jainkoa izatetik jainkosa bat izatera pasatuko da.  Berria - Kultura   2004-12-22

3 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

"Gizazpiko galtzaile" hau "fedegabetzat" hartzen denean, konbertsioaren bidez berreskura dezake giza estatusa.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 456. orr.

Haien gizarte-estatusa oraindik apala zen, baina poltsa zeukaten eta gorabidean zeuden.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 26. orr.

Artea instituzio soziala bilakatu da, beraz, gaur egun, historian oso aldagarria den instituzio bat; ekoizpen material batzuei (irudi askori, batez ere) artelanaren aura-estatusa ematea du eginkizuna.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 279. orr.

Web-guneak egilearen edo editorearen -informazioa argitaratzen duena horren egilea ez bada- identifikazioa eduki behar du (izena, maila akademikoa, lanbide-estatusa).  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 341. orr.

Astebetean eskola praktikoak emango ditu Liverpoolen Muguruzak, «irakasle estatusa» izango du han.  Berria - Kultura   2004-03-11

Ezta langile estatusik ere, eta ez dizkiete beharrezko segurtasun baliabiderik ematen.  Berria - Ekonomia   2004-03-11

Agur esan beharko dio, hasteko, gerra-kazetari estatusari.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 233. orr.

Paradoxa bete-betekoa da, tratua berez berezia izaki, preso politiko estatusa helburu lortezina bilakatzen da.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 103. orr.

4 irud/hed

Asko dira gainbeheraren arrazoiak, euskarak gizartean daukan estatusa denetan oinarrizkoena.  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 249. orr.

Kosovoko estatusa zehazteko negoziazioak egin dituzte bi aldeetako ordezkariek Vienan.  Berria - Mundua   2006-02-22

Bukatugabeari bukatuaren estatusa eman zioten Peggy Guggenheimek eta Peggy Guggenheim aholkatu zutenek.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 81. orr.

Literaturan, hizkuntzaren estatusa bera dago auzitan; hala, Stéphane Mallarmé poetak aipatzen du badela pitzadura bat hitzaren eta haren erreferentzia den gauzaren artean.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 172. orr.

Zer estatus aitortu behar zaie gutunei, oharrei, beste norbaitek kontatutako elkarrizketei, entzuleek idatziz jasotako hitzaldiei, laburbilduz, gizabanako batek hiltzean bere inguruan uzten duen hitzezko arrasto jario eskerga horri?  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 30. orr.

Bera ahalegintzen da erakusten diskurtsoaren autonomiak eta espezifikotasunak ez diola ematen diskurtso horri idealtasun hutsaren estatusa ezta erabateko independentzia historikoaren estatusa ere.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 188. orr.

5 irud/hed (izenondo eta izenlagunekin)

1837an, pertsierari britainiar Indian estatus ofiziala kentzeko azken urratsa egin zenean, Indiako britainiar gobernuak ez zuen ingelesa sartu aurrez pertsierak betetako beste xede guztietarako.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 61. orr.

EAJk, CiUk eta BNGk adostutako oinarrizko idatzian herrien Europaren aldeko apustua egiten da eta «hiru nazio hauen estatus politikoa onartzea» eskatzen da.  Berria - Euskal Herria   2004-04-16

PSN zalantzarik gabe engaiatuta dago Nafarroaren gaur egungo estatus instituzionalaren defentsan.  Berria - Euskal Herria   2004-04-04

Euskarak estatus legal bakarra izan behar du Euskal Herrian.  Berria - Euskal Herria   2004-03-31

Bizkaiko Altzairutegi Trinkoak (ACB) Arcelor taldean barruan «estatus berezia» izatea eskatu dio Juan Jose Ibarretxe Eusko Jaurlaritzako lehendakariak Guy Dolle multinazionaleko zuzendaritzako presidenteari.  Berria - Ekonomia   2006-05-10

Hainbatek, euskarak estatus normalizatua izan dezan, ezinbestekotzat jotzen dute euskaraz arituko litzatekeen unibertsitate elebakar bat.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 198. orr.

Zientziaren estatus kognitiboa.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 166. orr.

Horrek behartzen gaitu egungo gizartean zientziari ezagutzen zaion estatus gorenaz galdetzera, eta erantzunaren arabera, baita estatus horri darizkion eragin politikoen, sozialen eta etikoen ebaluazioa egitera ere.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 158. orr.

Dolarraren nazioarteko estatusaren auziak, erronka politiko handia izan arren, ez zuen ia eraginik izan munduko hazkundearen erritmoan.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 149. orr.

6 irud/hed (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Frantziako Asanbleak onartu egin du EDF eta GDF argindar eta gas konpainia publikoen estatus aldaketa.  Berria - Ekonomia   2004-06-27

7 irud/hed (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Bere obraren parte handi bat proiektu estatusean gelditu da, eta, horregatik, «paperezko arkitekto» gisa definitu izan dute.  Berria - Kultura   2004-03-23

Boteretsua eta aberatsa izan arren, PSGk ez du errege estatusik.  Berria - Kirola   2004-02-10

Entrenatzaileak jakintsu estatusa lortu du, eta altxorra eskuratuz gero, jainko bihurtuko dute Coruñan.  Berria - Kirola   2004-04-20

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bere estatus (6); bere estatusa (3); beste estatus (5); beste estatus bat (3); du estatus (4); duen estatusa (4); edo estatus (4); egungo estatus (8); egungo estatus politikoa (4); egungo estatusa (5); estatus aldaketa (6); estatus bat (6); estatus bera (5); estatus berezia (9); estatus berri (4); estatus berria (3); estatus eta (3); estatus hori (7); estatus juridiko (10); estatus juridiko politikoa (3); estatus legal (3); estatus legal bakarra (3); estatus ofiziala (4); estatus politiko (9); estatus politiko berri (4); estatus politikoa (67); estatus politikoa aitortzea (4); estatus politikoa berreskuratzeko (3); estatus politikoa onartu (3); estatus politikoa onartzea (8); estatus politikoa onartzeko (3); estatus politikoan (4); estatus politikoaren (14); estatus politikoari (3); estatus sozial (3); estatus soziala (6); estatusa duen (3); estatusa eman (3); estatusa ematen (6); estatusa eta (7); estatusa ez (12); estatusa ez da (3); estatusa ez dela (3); estatusa izan (4); estatusa izango (3); estatusa izatea (4); estatusa lortu (3); estatusa lortzea (4); estatusa zehazteko (4); estatusari buruz (4); estatusari buruz hitz (3); estatusari buruzko (4); estatusari buruzko negoziazioak (4); eta estatus (20); eta estatus politikoa (10); eta estatusa (5); euskal presoen estatus (6); euskarak estatus (4); euskarak estatus legal (3); gure estatus (6); kosovoko estatusa (4); kosovoko estatusa zehazteko (3); kosovoren estatusa (4); kosovoren estatusari (3); nafarroako estatus (3); nafarroaren egungo estatusa (3); nafarroaren estatus (8); nafarroaren estatus politikoa (3); nafarroaren estatusa (5); nafarroaren estatusa ez (3); pareko estatusa (4); politiko estatusa (4); politikoaren estatusa (3); preso estatusa (3); preso politiko estatusa (3); preso politikoaren estatusa (3); presoen estatus (12); presoen estatus politikoa (9); presoen estatus politikoaren (3); zer estatus (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus