Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Berlin, Londres eta Parisek beste estatukideak baztertu izana ukatu dute. Berria - Mundua 2004-02-19
Europaren «betebeharra» izan beharko lukeela «estatukide guztien errealitate nazionalak eta plurinazionalak errespetatu eta ezagutzea». Berria - Euskal Herria 2004-04-02
Europako Batasunak ezin du jokatu gatazka estatukide baten barne arazoa balitz bezala. Berria - Euskal Herria 2004-11-25
Ea gizakiak, karitate legez, estatu ezberdinetako bere naziokideak gehiago maitatu behar dituen, nazio ezberdineko bere estatukideak baino? Piarres Xarriton «De re publica edo politikaz», 2003 - 87. orr.
Ikusteke dago estatukideek erreforma onartuko dutenen ala ez. Berria - Ekonomia 2004-07-15
Bruselak 100 milioi euro inguru agindu zituen, baina bidea eman die estatukideei diru gehiago emateko. Berria - Gaiak 2006-01-19
Kohesio funtsei buruzko foroaren hirugarren edizioak zeresana sortu du EBko estatukideen artean. Berria - Ekonomia 2004-05-12
Unetxo bat aurkituko dut estatukide handiei adierazteko zenbat diren estatu txikiak. Berria - Ekonomia 2004-03-27
Gero, betebehar latzari ekingo diote soldaduek: estatukide juduak ateratzea begirunez, ahalik eta min eta kalterik txikienak eragiteko. Berria - Harian 2005-08-16
Egun ez dugu estatukide estatusik Europan, baizik eta eskualde estatusa. Berria - Mundua 2004-05-29