Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
estatugai iz nazioez mintzatuz, estatu izateko gai dena.
Nazionalismoa in potentiako estatua edo estatugaia baizik ez da. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 117. orr.
Estatuan, bere izaeran, lurraldean eta abar gezurrezkoetan sekula sinetsi ez [...], eta orain zer duk, eta estatugaien (Euskal Herria eta bere lehengusu eta izankide guztien) lurraldean eta bere tasunean, batasunean, kulturan, historian, izaeran, fedabideetan eta abar gezurrezkoetan sinetsiko dugula, ala? Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 238. orr.
Eta hala jokatu baldin badu udalerriekin, zer ez zuen eta ez du egingo erresumekin, nazioekin, estatuekin eta estatugaiekin? Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 244. orr.