Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Urteen buruan, Mao eta Franco, De Gaulle eta Cassin, denak joanak zaizkigu, nahiz ondotik etorri diren estatuburuek ez duten oraino bakea finkatu ahal izan, ez mundu zabalean, ez eta Europa berean. Piarres Xarriton «De re publica edo politikaz», 2003 - 15. orr.
Txostenean jasotzen diren helburuak martxoaren amaieran egingo den EBko estatuburuen goi bileran eztabaidatuko dira. Berria - Gaiak 2004-03-03
Lehen agerraldi labur horretan bilera utzi eta Londresa joateko asmoa zuela azaldu zuen, G8ko estatuburuei bilerarekin jarraitzeko eskaria eginez. Berria - Harian 2005-07-08
Geroztik, muga guztiak gaindituz, sozialismoaren itzalean lo zeuden nazionalismo guztiak jazarri zaizkie Mendebaldeko estatuburuei. Piarres Xarriton «De re publica edo politikaz», 2003 - 77. orr.
Erreportari italiarrek itsu-itsuan sinesten zuten Estatuburuak Gernikakoaz kaleratutakoa, baina ongi aski zekiten Alemaniako eta Italiako hegazkinak zeudela; hegazkinak pilotuak soldaduak. Lutxo Egia «Paperezko hegazkinak», 2004 - 88. orr.
Erroman berean gehienik bixtan da, han bilduak zirela, hori ere ez baita usu ikusten, lauetan-hogoi bat errege eta estatuburu, heien aldean ehun bat gobernuburu eta erlisione askotako aintzindari frango. Herria 2005-04-14
Nazioarteko 20tik gora estatuburu eta gobernuburu, 30 agintari ohi eta 200 aditu inguru ari dira parte hartzen, atzo hasi eta bihar arte. Berria - Harian 2005-03-09
Estatuburu zein enpresaburu, hainbat buru baina aburu bakarra dago han: xoxa. Joxerra Garzia «Itsasoan euri», 2003 - 157. orr.
Estatuburu handientzat gu ez ginen, jakina, ez populu, ez nazio, ez ezer, hain aspaldian beren atzaparra gure gainean emana zutenez geroz auzoko frantses eta espainol inperio puxantek. Piarres Xarriton «De re publica edo politikaz», 2003 - 85. orr.
Bozak berriz egin bitartean, Legebiltzarreko buru Arturas Paulaskas izango da jarduneko estatuburua. Berria - Mundua 2004-04-07
Pinochetek 1990ean estatuburu kargua utzi zuen, baina armadaburua izaten jarraitu zuen. Berria - Mundua 2004-05-29
batasuneko estatuburu (4); batasuneko estatuburu eta (4); dute estatuburu (3); dute estatuburu eta (3); ebko estatuburu (5); ebko estatuburu eta (5); estatuburu baten (3); estatuburu eta (36); estatuburu eta gobernuburuak (4); estatuburu eta gobernuburuek (19); estatuburu eta gobernuburuen (6); estatuburuen eta (4); estatuburuen eta gobernuburuen (3); estatuburuen goi (4); estatuburuen goi bileran (3); eta estatuburuen (4); europako batasuneko estatuburu (3); europako estatuburuen (3); gobernuburu eta estatuburuen (3); herrialdeetako estatuburu (3); herrialdeetako estatuburu eta (3)