Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

estatubatuar (ETCn 15 agerraldi) 1 izlag Estatu Batuetakoa, Estatu Batuei dagokiena.

Idazle eta irakurle haietako askoren iritziz, Carver izan da bere garaiko estatubatuar estilistarik hoberena eta eraginkorrena.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 10. orr.

Jan Erik Vold norvegiar eta Elizabeth Macklin estatubatuar poetei batuko zaie Uribe iluntzean eta Mikel Urdangarin eta Rafa Ruedarekin batera poema errezitaldia eskainiko du Bidebarrietan.  Berria - Kultura   2004-06-03

Lehen aldia zen estatubatuar hilerri batean nengoela.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 192. orr.

Hik estatubatuar hiritartasuna lortu nahi al duk?  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 42. orr.

Hondamendi hori saihesten saiatu ziren estatubatuar agintariak 1985etik aurrera, politika makroekonomikoen koordinazio guztiz egoki baten bidez.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 160. orr.

Gazi Al-Talabaniren jarduera zen, Erinys estatubatuar segurtasun enpresarekin elkarlanean, Irakeko Kurdistanen kokatuak diren petrolio ekoizguneetako eraikuntzen gerizaz arduratzea.  Berria - Mundua   2004-06-17

1981etik 1984ra, nazioarteko lankidetza suspertzeko saio guztiak eten zituen estatubatuar administrazio berriaren axolagabekeriak.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 166. orr.

Estatubatuar zerbitzuek Fulgencio Batistaren diktaduraldian, beste edozein leku eta egoeratan egin izan duten moduan, ez zuten alde bakarrean jardun.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 287. orr.

Hori ez da hala gertatzen ordea estatubatuar enpresen kasuan, estatubatuarrek Europan inbertitzen baitute gehienbat.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 82. orr.

Estatubatuar merkatuaren hazkunde lasterrak areagotu egiten zuen truke korronteen balantzaren hondamen lasterra.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 158. orr.

Aldi berean estatubatuar bankuek eratutako funts-hornidurak (estatubatuar bankuak ziren, askogatik, ausartenak), ez ziren beren zalantzazko kredituen %5 baino gehiago.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 153. orr.

Ronald Reagan lehendakari hautatu zutenean, izugarri handitu baitzen estatubatuar aurrekontuaren defizita.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 90. orr.

1950 eta 1960ko hamarraldietan balio handiegia eman zitzaion dolarrari, eta horren ondorioz, estatubatuar inbertsioak bultzatu ahal izan ziren Europan.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 79. orr.

Europar kapitalak, japoniarrak eta latino-amerikarrak (azken horiek, depreziazio lasterra pairatzen ari ziren tokiko diruetatik ihesi) dolarretan hasi ziren inbertsioak egiten, eta estatubatuar dibisaren goraldi ikusgarria eragin zuten.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 158. orr.

Europaren zatikatzearen ondoan, oso handiak dira estatubatuar eta japoniar barne-merkatuak.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 82. orr.

Tabernako telebistan estatubatuar seriea, poliziena.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 50. orr.

Teknikolorezko estatubatuar filmen aurkezpen-fotogrametarako.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 195. orr.

Estatubatuar film puztuetan agertzen diren publizitate konpainien luxu faltsua.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 32. orr.

2 izond

Gazpromi ez zaio interesatzen epaile estatubatuar batek debekatutako enkantea irabaztea.  Berria - Ekonomia   2004-12-21

Irmotasun hori azaltzeko soziologo estatubatuar batzuek argudiatzen dute kontserbadoreek «nortasun politiko» baten alde bozkatzen dutela.  Berria - Mundua   2004-11-03

Galde egin diot neure buruari argitaratzaile estatubatuar batek halako proiektu bati helduko liokeen, eta ezetz erantzun dut.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 7. orr.

Jubail herrian hiru soldadu estatubatuar tiroka zauritu zituzten.  Berria - Mundua   2004-12-07

Sarean nenbilen une hartan; talde supremazista estatubatuar baten web orrian jakingarri zehatzak eskaintzen zituzten auto bat errausteko erabili beharreko gasolina dosi doiaz.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 93. orr.

Clintonek Aruban eta Curaçaon baseak jarri nahi izan zituenean, Kolonbiako narkotrafikoaren aitzakiarekin, Chavezek baimena ukatu egin zion, eta esan zion Venezuelako aire-mugak zeharkatzen zituen hegazkin estatubatuar bakoitza eraitsi egingo zutela.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 118. orr.

Bankuei dagokienez, plangintza honek atzera eragin zien, eta, hala, bederatzi banku estatubatuar handienek ikaragarri jaitsi zuten zor handienak zituzten hamabost herrialdeei emandako maileguen ratioa.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 155. orr.

Zenbait kalkuluren arabera, azken hiru urteetan 710 milioi dolar jaso dituzte konpainia estatubatuar gutxi batzuek.  Berria - Ekonomia   2004-09-01

Estatubatuar askok armak dituzte etxean, arriskuan bizi direla uste dutelako; kanadar askok, ordea, ez dute etxea ixten.  Berria - Gaiak   2004-11-14

Sarkozyren proiektua hire and fire alokatu eta kanporatu lelo estatubatuar neoliberalaren ildoan doa.  Berria - Harian   2006-02-10

Bigarren Mundu Gerraren ondoren, nazioarteko zuzeneko inbertsioak, estatubatuarrak bereziki, manufakturen sektorera bideratu ziren.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 75. orr.

Denetan ezagunena, Jeremy Rifkin estatubatuarraren The end of work (Lanaren amaiera).  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 129. orr.

• 3 iz Estatu Batuetako biztanlea.

Handik hilabete pare batera, azaroaren 22an, estatubatuarrak shock batean geratu ziren Kennedy bere presidentea auto gainean hilik geratu zenean Dallasen.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 81. orr.

Hori ez da hala gertatzen ordea estatubatuar enpresen kasuan, estatubatuarrek Europan inbertitzen baitute gehienbat.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 82. orr.

Europarrek estatubatuarrei inflazioa esportatzea aurpegiratzen zieten arren, ondo asko zekiten kapital-sarrera horrek beren ekonomiak biziagotzen zituela.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 149. orr.

Estatubatuar gehienak heriotza zigorraren alde baitaude, nahiz ehunekoetan neurturik pixkana-pixkanaka kopurua beheratzen ari den: 1984an, % 80k babesten zuen heriotza zigorra.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 182. orr.

Vietnamgo gerran, gerraren aurka zeuden milaka estatubatuar susmagarriespiatu zituzten militarrek.  Berria - Harian   2005-07-09

Han estatubatuar batekin ezkondurik, Ameriketara egin zuen.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 166. orr.

Berandu iritsi eta gela eske borrokan ari ziren estatubatuar batzuk bazeuden.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 29. orr.

30eko hamarkadan Lou Gehrig beisbol jokalari estatubatuar ezaguna eritasun horren ondorioz hil zen.  Berria - Kirola   2004-02-22

Toni Morrison, estatubatuar beltza, Chloe Anthony Wofford bataiatu zuten 1931an, Ohioko Lorain herrian.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 7. orr.

Berehala konturatu naiz ingelesa edo, ziurrenik, estatubatuarra dela.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 171. orr.

-Frantziarrek estatubatuarrei egindako opari bat da, mein führer.  Harkaitz Cano   «Belarraren ahoa», 2004 - 45. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

batzuek estatubatuar (3); bederatzi estatubatuar (5); bederatzi estatubatuar eta (3); bi estatubatuar (11); bi estatubatuar eta (5); bi soldadu estatubatuar (18); bost soldadu estatubatuar (4); duen estatubatuar (3); enpresa estatubatuar (3)

estatubatuar askok (3); estatubatuar bat (56); estatubatuar bat eta (5); estatubatuar bat hil (26); estatubatuar batek (16); estatubatuar batek bizia (3); estatubatuar baten (7); estatubatuar bati (4); estatubatuar daude (3); estatubatuar ekonomiak (3); estatubatuar enpresen (4); estatubatuar eta (41); estatubatuar eta bi (6); estatubatuar eta britainiar (3); estatubatuar eta britainiarrek (6); estatubatuar eta ustezko (3); estatubatuar gehienak (3); estatubatuar guztiak (5); estatubatuar hil (42); estatubatuar hil dira (9); estatubatuar hil eta (7); estatubatuar hil ziren (14); estatubatuar hil zituzten (6); estatubatuar zauritu (9); estatubatuar zauritu ziren (4); estatubatuar zauritu zituzten (4); eta estatubatuar (20); eta estatubatuar bat (3); eta soldadu estatubatuar (3); hiru estatubatuar (8); hiru soldadu estatubatuar (13); lau soldadu estatubatuar (4); milioi estatubatuar (3); militar estatubatuar (7); soldadu estatubatuar (116); soldadu estatubatuar bat (28); soldadu estatubatuar eta (17); soldadu estatubatuar hil (36); soldadu estatubatuar zauritu (9); zaindari estatubatuar (4); zaindari estatubatuar eta (4); zen estatubatuar (5); zibil estatubatuar (5); ziren estatubatuar (4); zuten estatubatuar (3)

agassi estatubatuarra (5); aktore estatubatuarra (11); andre agassi estatubatuarra (4); andy roddick estatubatuarra (8); argazkilari estatubatuarra (4); armstrong estatubatuarra (3); artista estatubatuarra (4); bode miller estatubatuarra (3); capriati estatubatuarra (3); da estatubatuarra (4); davenport estatubatuarra (4); devers estatubatuarra (3); estatubatuarra ariko (4); estatubatuarra ariko da (3); estatubatuarra atzo (3); estatubatuarra atzo hil (3); estatubatuarra da (20); estatubatuarra ere (4); estatubatuarra eta (16); estatubatuarra ez (5); estatubatuarra ez da (3); estatubatuarra fitxatu (3); estatubatuarra herenegun (5); estatubatuarra herenegun hil (5); estatubatuarra hil (7); estatubatuarra hil da (4); estatubatuarra izan (10); estatubatuarra izan zen (5); estatubatuarra izango (4); estatubatuarra izango da (3); estatubatuarra nagusitu (4); estatubatuarra nagusitu zen (4); estatubatuarra us (3); estatubatuarra zendu (3); floyd landis estatubatuarra (5); gail devers estatubatuarra (3); gitarrista estatubatuarra (3); jokalari estatubatuarra (3); kazetari estatubatuarra (7); lance armstrong estatubatuarra (3); landis estatubatuarra (5); lindsay davenport estatubatuarra (3); miller estatubatuarra (3); musikari estatubatuarra (4); pibot estatubatuarra (4); roddick estatubatuarra (9); soldadu estatubatuarra (4); zen artista estatubatuarra (3); zuzendari estatubatuarra (3)

abeslari estatubatuarrak (3); aktore estatubatuarrak (4); argazkilari estatubatuarrak (3); armstrong estatubatuarrak (6); artista estatubatuarrak (7); artista estatubatuarrari (5); atleta estatubatuarrak (3); berg estatubatuarrari (3); chad hedrick estatubatuarrak (3); dira estatubatuarrak (4); diren soldadu estatubatuarrak (3); enpresa estatubatuarraren (3); estatubatuarrak bere (5); estatubatuarrak dira (3); estatubatuarrak ere (4); estatubatuarrak eta (20); estatubatuarrak ez (9); estatubatuarrak ez du (4); estatubatuarrak irabazi (14); estatubatuarrak irabazi du (4); estatubatuarrak irabazi zuen (6); estatubatuarrak munduko (3); estatubatuarrak the (3); estatubatuarrarekin batera (3artista estatubatuarraren (6); estatubatuarraren arabera (3); estatubatuarraren aurka (4); estatubatuarraren eta (6); estatubatuarraren kontra (3); estatubatuarraren seigarren (3); estatubatuarrari eskainitako (3); estatubatuarrari lepoa (3); eta estatubatuarrak (10); gazte estatubatuarraren (3); hedrick estatubatuarrak (3); herritar estatubatuarrak (3); idazle estatubatuarrak (4); jeneral estatubatuarrak (5); johnson estatubatuarraren (3); jokalari estatubatuarrak (5); lance armstrong estatubatuarrak (4); militar estatubatuarrak (6); multinazional estatubatuarrak (4); musikari estatubatuarrak (9); nick berg estatubatuarrari (3); paul johnson estatubatuarraren (3); roddick estatubatuarrak (3); soldadu estatubatuarrak (36); soldadu estatubatuarrak eta (3); soldadu estatubatuarrak ez (3); talde estatubatuarrak (5); tropa estatubatuarrak (3); txirrindulari estatubatuarrak (4); zinemagile estatubatuarrak (7); zinemagile estatubatuarraren (5); zuen estatubatuarrak (8); zuzendari estatubatuarrak (9); zuzendari estatubatuarraren (3)

agintari estatubatuarrek (3); baina estatubatuarrek (3); die estatubatuarrei (3); diote estatubatuarrek (3); dira soldadu estatubatuarren (3); dituzte estatubatuarrek (3); du estatubatuarren (3); dute estatubatuarrek (8); enpresa estatubatuarren (4); estatubatuarrek bizia (5); estatubatuarrek bizia galdu (5); estatubatuarrek eta (15); estatubatuarrek eta irakeko (3); estatubatuarrek ez (11); estatubatuarrek ez dute (4); estatubatuarrek preso (7); estatubatuarrek preso irakiarrei (6); estatubatuarren arabera (5); estatubatuarren artean (9); estatubatuarren arteko (7); estatubatuarren aurka (7); estatubatuarren aurkako (4); estatubatuarren eta (24); estatubatuarren eta gerrillari (3); estatubatuarren heriotza (3); estatubatuarren kontrako (5); estatubatuarren kopurua (6); estatubatuarren segurtasuna (4); estatubatuarrez osatutako (3); estatubatuarrik ez (3); eta estatubatuarrek (13); eta estatubatuarren (12); eta soldadu estatubatuarren (3); hil zituzten estatubatuarrek (3); hildako estatubatuarren (4); milioi estatubatuarrek (3); militar estatubatuarrek (9); soldadu estatubatuarrei (8); soldadu estatubatuarrek (60); soldadu estatubatuarrek bizia (5); soldadu estatubatuarrek eta (9); soldadu estatubatuarrek ez (4); soldadu estatubatuarrek preso (5); soldadu estatubatuarren (49); soldadu estatubatuarren eta (14); soldadu estatubatuarren heriotza (3); soldadu estatubatuarren kopurua (4); soldadu estatubatuarretatik (4); tropa estatubatuarrek (11); tropa estatubatuarren (5); tropa estatubatuarren eta (3); zientzialari estatubatuarrek (3); zioten estatubatuarrek (3); ziren soldadu estatubatuarren (3); zituzten estatubatuarrek (3); zuten estatubatuarrek (3); zuten soldadu estatubatuarrek (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus