Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Hirurehun pieza ezberdinetan desmuntatu eta berrehun kutxatan sartu behar izan zuten berrehun eta hogeita bost tonako estatua. Harkaitz Cano «Belarraren ahoa», 2004 - 17. orr.
Askatasunaren Estatua ikusi duenean besoa jasota diosal egiten ari zitzaiola iruditu zaio. Harkaitz Cano «Belarraren ahoa», 2004 - 45. orr.
Grekoek bertutetzat zuten, nolabait esateko, eta estatua bat eraiki zioten Venus Calipige izenarekin. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 185. orr.
Estatua bat altxaraziko nukeela Norma Lúciaren omenez. Karlos Zabala «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 57. orr.
Brnon, "Mendel monje"aren estatua piezaz pieza eraitsi zuten. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 44. orr.
Estatua baten imintzio beti berrituak eramango al zuen inoiz mimoa izatetik estatua bihurtzera? Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 223. orr.
Estatua muntatu gabe eraman zuten untziz New Yorkera, eta polita iruditu zitzaidan estatuaren barruan polizoi bat joatea. Berria - Kultura 2004-11-18
Estatua bat zirudien, hain zegoen zurrun eta geldi. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 134. orr.
Estatua ematen du, herioa bezain zurbila da. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 271. orr.
Estatua bat bezain isilik geratu zen denbora guztian, dardararik ere egin gabe. Hasier Etxeberria «Mutuaren hitzak», 2005 - 78. orr.
Estatua bat bezain geldi zegoen eserita, begiak zabal-zabalik Privet Driveren muturrera begira. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 13. orr.
Jainko faraoniko baten sei estatua aurkitu dituzte Luxorren- Estatua hori Santa Klara uhartean jartzea erabaki zen, barraren sarreran. Berria - Kultura 2006-03-07
Sejmet gerrako jainko faraonikoaren sei estatuak granitozkoak dira eta horietako hiru oso egoera onean daude. Berria - Kultura 2006-03-07
Horixe da Hiritarren Bertutearen estatua berria, alkatearen aginduz eraikia. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 429. orr.
Noraren gorputza oso ederra zen, baina bat-batean ez zidan estatua greko batek baino erakarmen gehiago sortzen. Mikel Hernandez Abaitua «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 153. orr.
Han dago Askatasunaren Estatua ospetsua, gertutik ikusita argazkietan eta filmetan baino askoz ere eskas eta hutsalagoa dena. Harkaitz Cano «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 81. orr.
Bost mila urtetik gorako menhir estatua antropomorfo bat aurkitu dute Canovelles herrian. Berria - Kultura 2004-10-14
Lincolnen estatua erraldoia garbitzen hasi da garbitzailea eskuilarekin eta xaboiarekin. Harkaitz Cano «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 44. orr.
Gela batean edukitzen gintuen, dena estatua txuriz betea, eta haietakoren bat marraztu behar genuen. Xabier Mendiguren Elizegi «Nerabearen biluzia», 1999 - 66. orr.
Lurrean josiriko estatua biziak ematen zuten, mago batek aginduta: egizue oihu, egizue keinu; ez ordea eman urratsik. Koldo Izagirre «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 102. orr.
Trostan zihoan estatua baldar baten modukoa zen behorra Ohe izardunei, zisne lepoko aulkiei, esfinge itxurako su-burdinei, estatua urreztatuei eta marmol beltzurdinei usatu ene begiek izu gisako batean ikusten zituzten kutxa handi landuak. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 17. orr.
Atzera hainbestetxo begiratzen baduzu, gatzezko estatua bihurtuko zara. Patxi Zubizarreta «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 138. orr.
Maitasun biguna zurezko estatua da; zilarrezkoak maitasun jakintsua adieraziko du. Joan Mari Lekuona «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 92. orr.
Brontzezko estatua bat, gorilaren berezko tamainakoa. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 140. orr.
Harrizko estatua mutilatuaren gainean. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 199. orr.
Bere soineko berde-metalikoaren barruan, Ellen zurrun sentitzen zen, burdinazko estatua baten gisan. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 359. orr.
Marmolezko estatua klasikoak han hemenka sakabanatuak. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 55. orr.
Une batez nitaz jabetu zen beldurra hain zen handia, non uste izan bainuen izotzezko estatua bihurtuta geldituko nintzela bulego ilun hartan. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 161. orr.
Oinazezko estatua bat ematen zuen. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 278. orr.
Begirada tinko jartzen nuela estatua khmer harengan. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 76. orr.
Marfilezko azalaren azpian, estatua-aurpegia ikusi zuen Pippinek, hezur harroekin, eta begi ilun eta sakonen artean, sudur luze eta okertua. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 23. orr.
Kontua ez zela marra batzuk egitea, masa batzuk irudikatzea baizik, errealitateak hiru dimentsio baitzituen, eta itzalean edo argitan geraturiko estatua-zatien kontrastea baitzen guk paperean jaso beharrekoa. Xabier Mendiguren Elizegi «Nerabearen biluzia», 1999 - 66. orr.
· Eskailera handi bat zegoen eta bi emakume estatua zituen behean, burdinazko kasketa buruan eta gona motza. Pello Lizarralde «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 73. orr.
Giza estatua ere irudi du. Berria - Kultura 2004-10-20
Estatua zigarro-erretzaileak ziren bi gizonak, begirale eta lekuko buru-estaliak eta alkandora-lepo gabeak Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 115. orr.
askatasunaren estatuaren (8); bi estatua (4); estatua bat (3); estatua bat (50); estatua bat bezain (8); estatua bat bezala (5); estatua bat egin (3); estatua bat zirudien (4); estatua batek (4); estatua baten (11); estatua bati (3); estatua haren (3); estatua hau (3); estatua hori (7); estatua hura (3); estatua ikusi (5); gatzezko estatua (5); giza estatua (5); harrizko estatua (9); leninen estatua (3); marmolezko estatua (4); omenezko estatua (3); zurezko estatua (4)