Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

estatistikoki (orobat estadistikoki g.er.) adlag estatistikaren bidez, estatistikaren aldetik.

Mendebaldeko industri gizartearen historia intelektualean, merkataritza-zikloen fenomenoa jada enpirikoki aurkitua zegoen zuzeneko gizarte-behaketaren bidez estatistikoki berretsia izan baino lehen.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 310. orr.

Aski erraza ematen badu ere, definizio honek arazo handiak sortzen ditu auzia estatistikoki egiaztatzeko.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 72. orr.

1990-1998ko epean Frantzian izan diren minbizi kasuak aztertu zituztela esan dute, eta ez dutela ikusi estatistikoki instalazio nuklearrak eta umeen minbizi kasuak lotzeko adina motiborik.  Berria - Gaiak   2006-01-24

Lehenengo bidaiatik itzultzean ere zahartze-prozesuaren bizkortze bat jasaten zuen subjektuak, baina horren eragina hain zen apala ezen estatistikoki baztergarria baitzen.  Iban Zaldua   «Etorkizuna», 2005 - 82. orr.

Hizkuntza baten gramatika hartuta, batek era askotara iker dezake hizkuntzaren erabilera estatistikoki; eta hizkuntzaren erabileraren eredu estatistikoen garapena (hizkuntzaren egitura sintaktikotik bereizia) emankorra izan liteke.  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 157. orr.

Estatistikoki oso zaila baita beti gurpil berdina zulatzea eta beti Michelinena.  Berria - Kirola   2004-08-31

Duela mende bat gizarteak gaitzesgarritzat jotzen zituen ahozko laztanak; estatistikoki, oso jende gutxik egiten zituen.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 168. orr.

Gizatalde guztiek zikoizkeriarako edo eskuzabaltasunerako berezko joera dute, estatistikoki oso antzera banatua.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 79. orr.

Apustuetan parte hartzen dutenak estatistikoki filipindar gizarteko pobreenak dira.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 200. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

estatistikoki oso (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus