Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

estatal iz estatuarena, estatuari dagokiona.

Egungo Estatuak eta erakunde estatal guztiak.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 30. orr.

Euskal esparruan hartzen diren erabaki ekonomikoek «bigarren mailako garrantzia dute»; izan ere, botere estatalen «mende» daude, eragiteko eta erantzuteko oso ahalmen murritzarekin.  Berria - Ekonomia   2004-01-18

Antzina bateko nafar aparatu estatalaren ametsa.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 235. orr.

Gure telebista kate estatalak isilik izan ziren ordubetez; 14: 00etan egin zuten albistegia, azkenik.  Berria - Mundua   2004-09-05

Ados al zaude Petrolio-Hobi Fiskal Boliviarrak bersortzearekin, kapitalizatutako petrolio enpresen akzioen jabego estatala berreskuratzeko?  Berria - Mundua   2004-05-28

Bretton Woodseko erakundeak, [...] tresna izan ziren errentako ekonomiak edo ekonomia erdi estatalak kapitalismoaren zabalkundera irekitako espazio bihurtzeko.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 174. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus