Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Estasiatua zegoen, baina ez zen ilapsoa, entzumenari zegokion gogo-bahiketa baizik. Pianoa jotzen zuen amonak, eta estasiaturik aditzen nionez gero, zera esan zidan: nahi nuenean joateko bera ikustera. Karlos Linazasoro «Ez balego beste mundurik», 2000 - 44. orr.
Libre da estasiatzea jainkotasunak komunetako kabinetaraino ezinbestean eginiko bide horretan. Ezustea Ezuste idatzi zuten platoko hormetan, berrogeita lau urtez elkar ikusi gabe, eta negar egin genuen gogotik, mononukleosiak jota, eta estasiatu egin nintzen Kapitulinaren alitosi ahaztezinean, Melezioren alopezia berdingabean, Flumenzioren piorrea maitagarrian. Joxan Elosegi «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 120. orr.
Minbizi maltzur batek eta nik egunero jotzen genuen eta asko maite nuen eta hil egin zitzaidan eta hari gustatu egiten zitzaion, estasiatu egiten zuen nire larruzko gerriko beltzak, eta garrasi haiek. Karlos Linazasoro «Glosolaliak», 2004 - 33. orr.
Denver ikusi zuten eskaileretan eserita, eta harago, atariak bidearekin bat egiten zuen lekuan, auzoko hogeita hamar emakumeren aurpegi estasiatuak. Anton Garikano «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 351. orr.