Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Obra extatikoak estasia (bere baitatik ateratzea) eragiten du. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 92. orr.
Bakean utzi zuten, estasia ez oztopatzeko eta maitea ez iratzartzeko berak nahi arte. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 391. orr.
Seguru haren ondoan estasiak jota geratzen zinela, aingeru baten aurrean bazeunde bezala. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 142. orr.
Mistikoek diotenez, berriz, ganbara biribil halako bat ematen die ikustera estasiak, eta bertan pareten jira guztia hartzen duen liburu biribil izugarri handi bat, bizkar etengabe bakarra ageri duena. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 58. orr.
Jainkoak hala nahita, anai Pazifiko, toki bakarti batean otoitzean zegoela, estasiak hartu zuen, eta bere anaia Humileren arima, gorputzetik ateratako une berean, zuzen-zuzen zerura igotzen ikusi zuen, inolako traba edo eragozpenik gabe. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1031. orr.
Hartan, urdina desagertu itsasotik, eta hau limoi gardenezko olatutan piririkatzen zen, hondartzan kiribilduz eta harrotuz eta lehertuz, eta estasiak begietan eztanda egin eta gozamen gardenezko olatuek zeharkatu zuten bere gogoaren zola. Anton Garikano «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 67. orr.
Kristo bera esan eta ulertezineko aintzaz Aitaren eskuinaldean eseririk ikusten zuen estasian. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 256. orr.
Eta hara, estasian jasoa, zeruko hainbat aulkiren artean bat ikusi zuen, besteak baino nabariagoa, harribitxiz apaindua eta aintza guztiz distiratsua. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 357. orr.
Denboraldi luzeetan esperientzia mistikoetara emana bizi izan zen, eta sarri askotan Jainkoarengan murgiltzen zen estasian -nik neronek ikusia dut hori eta testigu naiz-, zeren gizakien artean giza bizitza ez baina aingeruena zeramala baitzirudien. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 752. orr.
Bihotzean Jainkoaren hitzaren indarra sentituz, kordea galdurik, estasian erori zen. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 746. orr.
Anaia estasian erori zen: aulki asko ikusi zituen zeruan, eta haien artean bat besteak baino itzal handiagokoa, harribitxiz hornitua eta distira izugarria zuena. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 775. orr.
Maiz, gehiegizko debozioak eraginda, estasian murgiltzen zen, kordea galdurik eta giza zentzumenez gaineko zerbait sumatuz. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 891. orr.
Gizakiak eternitatea irrikatzen du, baina ezin lor dezake haren suzedaneo bat baizik: estasiaren unea. Karlos Linazasoro «Ez balego beste mundurik», 2000 - 155. orr.
Lanik interesgarriena Scriabinen Extasiaren olerkia izan zen. Berria - Kultura 2004-12-01
Espiritualtasun gozo bat, Santa Teresaren estasitik hurbil zegoena. Patxi Iturritegi «Behi eroak», 2003 - 130. orr.
Estasi hark -zeren nola deitu bestela? - esatera zihoan guztia ahaztarazi zion Lily Briscoeri. Anton Garikano «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 51. orr.
Jarduera espiritualaren bidez estasi erlijiosora iristea. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 92. orr.
Nork ezagutzen du, nik ez bada, samurtasun horien gozotasun, eromen, estasi ikarati, haragizko, ideal, gizonarena baino gehiagokoa. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 271. orr.
Gustatzen zaion moduan, extasi kolektiboa eragingo lukeen momentua. Berria - Kirola 2004-06-15
Extasi aurreratuegi hura zaldun zibilez jantzitako batzuen xehetasunak edertua mendian behera zaldieria bailetorren egin zuen aurrera gudari lusoen Irizar autobusak. Berria - Kirola 2004-07-01
Amaitua ote zen glosolaliaren estasi hilkorra? Karlos Linazasoro «Glosolaliak», 2004 - 29. orr.
Nire estasi bakarra onanismoa da. Karlos Linazasoro «Ez balego beste mundurik», 2000 - 156. orr.
Erabateko estasia. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 221. orr.
Bazuen ibileran (oximorona onartzeko modukoa bada) halako baldartasun graziaz bete bat, halako estasi-hastapen bat. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 157. orr.
Alboan nuen gizaseme gorraizetu samartzen hasiari bere estasi-une propialari buruz itaundu nion. Karlos Linazasoro «Ez balego beste mundurik», 2000 - 155. orr.
Maitasunaren sua, maitasun neurrigabea edo gehiegizkoa [...] Bonabenturaren teologia mistikoaren hizkera bereziari dagozkio: estasi-maitasuna adierazten dute, arima Jainkoarengan erabat barneratzen duena, eta ibilbide espiritualaren gailur altuena. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 795. orr.
Zati bat lagun hurkoen aldeko lan probetxugarrietan ematen zuen, eta beste zatia estasi-kontenplazio lasaietan. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 821. orr.
Beregan zuen Jainkoaren grazia honen dohainagatik, San Frantzisko ez zen bakarrik estasi kontenplazioz Jainkoarengana eramana izaten, baizik eta inoiz aingeruen bisitaz kontsolatua ere izaten zen. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1082. orr.
Neska batez ero-ero maitemindurik, zorionezko estasi gisako batean ezkondu zen harekin. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 164. orr.
Bietan, une batez, estasi moduko bat izan nuen (birikak bete zitzaizkidan eta trenaren leihoetatik zeppelinak ikusi nituen, zeruan, zeppelin asko). Unai Elorriaga «SPrako tranbia», 2001 - 56. orr.
Ez dut sentitu gehiago hain sentsualitate eta erotismo zirraragarririk; hasi oinetako behatzetan eta buka buruko ileetan, dena dardara eta zapore nintzen, ni neu osorik gozamen, eztitasun, estasi..., ez dakit. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 77. orr.
Nire estasia, Errealak partida osoko gol bakarra sartu zuenean! Joan Mari Irigoien «Odolean neraman», 2004 - 33. orr.
Indarra galdu zuen berak hainbeste eskertzen zuen "estasi" haren, begirada isil haren aldean. Anton Garikano «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 51. orr.
-Horrela, horrela, segi horrela! -xaxatu du lodikote biziotsuak, begi biak txilotuta, estasi gozoan. Patxi Iturritegi «Behi eroak», 2003 - 24. orr.
Estasiak eta marihuanak oroimen arazoak eragiten dituztela esan dute adituek. Berria - Gaiak 2004-01-16
16 kilo anfetamina, lau kilo eta erdi kafeina, hiru gramo extasi eta heroina gramu bat atzeman zituen asteartean jendarmeriak Alemaniako matrikula zeukan auto batean. Berria - Euskal Herria 2004-06-05
Speeda, extasia eta kokaina boladaz pasatako droga bigunak dira hemen. Harkaitz Cano «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 136. orr.
estasi moduko (3); estasi pilula (7); estasi pilula atzeman (3); estasia eta (3); estasiak hartu zuen (3); estasian erori zen (3); eta estasia (7); eta estasian (5); nire estasia (3)