Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Bere gastuak murriztearen truke, Dahlmann-ek lortua zuen Florestarrena izana zen Hegoaldeko estantzia bat abaildura segurutik salbatzea; eukalipto baltsamikoak eta noizbait gorrimin izandako etxe arrosakolore luze hura irudikatzea zen, hain zuzen, haren oroimenaren ohituretako bat. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 103. orr.
Eguerditan ardi rantxo edo "estanzia" batean izan gira bazkaltzen, eta bixtan dena bildoskia brasan errerik hango moldean eman daukute, bai jana eta bai lekua arras gustatu baitzauku. Herria 2005-07-28
El Calafateko azken egunak 900 metra gorako mendiko estancia baten bisitatzen pasatu ditugu, baita asado eta xokoletezko goxoki jastatzen. Herria 2005-03-17
Gautxoekin estantzietan. Herria 2005-09-08
"Bihar estantzian esnatuko naiz", pentsatzen zuen, eta aldi berean bi gizon izatea bezala zen; udazken egun hartan eta aberriaren geografian beti aurrera zihoana, eta bestea, eritetxe batean kartzeleratua eta eguna joan eguna etorri morrontza berdinetara lotua. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 107. orr.
Harresiak ere lehenengoz ikusi ditut, jardinean ibili naizenean ere ez naiz konturatu hain harresi handiak zeudenik estantziari ingurua egiten. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 61. orr.
Gaur Gorriarekin batera joan naiz jardinean eta Estantziaren inguruan oinez paseoan. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 222. orr.