Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

estanpatu, estanpa(tu), estanpatzen 1 du ad oihalez eta kidekoez mintzatuz, molde baten presioaz bertan inprimatu.

Xedea da tailer bateko eguneroko lana, tintatzea eta estanpatzea, espazio publikora eramatea.  Berria - Kultura   2004-07-15

Txokolarte taldeak estanpatu dituen elastiko bereziak ere salgai egongo dira bertan.Txokolarte taldeak estanpatu dituen elastiko bereziak ere salgai egongo dira bertan.  Berria - Kultura   2004-07-15

Larruzko zoru fin eta malgua zuten, eta marka-izena zeharretara estanpaturik ageri zuten: "Kumfy-Toes", behatzak gozo, oinak eroso.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 235. orr.

Mugimendu hartan lo-atorra, arrosa eta fantasiazko lorez estanpatua, erdi ireki zitzaion.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 134. orr.

Galtzada-harrien tamainako eta urrez estanpaturiko ohiko sorginkeria-liburuen erakusketaren ordez, burdinazko kaiola handi bat zegoen kristalaren atzean, eta kaiola barruan Munstroen liburu izugarri-ren ehun bat ale.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 47. orr.

Amila gorria lepoan irekitzen zen, atorra zuriaren lepo hegal landu eta dotore estanpatuak agerian utziz.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 90. orr.

2 (era burutua izenondo gisa)

Alkandora estanpatu bat zeraman urre eta lila koloreko sagarrak zituena hondo beltzean.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 166. orr.

Soineko estanpatu batez eta bota gorriez bere goiko maila erakutsi zigun emakume ilegorri danimarkar horrek.  Berria - Kultura   2004-04-17

Blanchek bata azkar erantzi eta lore estanpatuzko soinekoa jantzi du.  Xabier Paya   «Desio izeneko tranbia» - Tennessee Williams, 2006 - 63. orr.

Zelan jango du, ba, inguruan dabilkion euli mordoarekin! Azkenean, chiffon-ezko zapi estanpatu batean bildu eta mahai azpira bota du isil-gordean.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 73. orr.

3 (era burutua izen gisa)

Eta, bai, amaginarrebak oparitutako salako besaulki berrian pizza jatera jesarri, telezaborra kontsumitzera, estanpatuaren gainean erortzen ziren pepperoni pusketei jaramonik egin gabe.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 46. orr.

Ehun koloretsuak, marra urdinekin eta estanpatu dotoreekin.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 322. orr.

Gaua horrela pasa, hormako estanpatuetako lerro urdinak zenbatuz, leihotik N-1 errepidean zehar zihoazen autoen fluorezko sega sentituz.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 101. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus